Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   ZIKLOTURISMOA

Basquetourrek eta Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideak zikloturismoko beren-beregiko prestakuntza eskaintzen diete sektoreko enpresei

Sektoreari bere zerbitzuak turismo-produktu horretara egokitzen laguntzeko tailer teoriko-praktikoan 16 enpresak hartu dute parte.

1 / 2

Basquetourrek, Turismoaren Euskal Agentziak, Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidearekin elkarlanean, tailer teoriko-praktiko bat antolatu du, hainbat enpresari beren zerbitzuak zikloturismora bideratzen laguntzeko. Segmentu horrek hazkunde handia aurreikusten du datozen urteetan. Saioa Laguardiako Eguren Ugarte hotelean egin da eta 16 enpresak hartu dute parte.

 

Arabako Errioxa helmuga ezin hobea eta erakargarria da kirol hau egiteko, batez ere errepideko bizikletarentzat, gravel-arentzat eta kirol-publiko oso espezializatuarentzat.

 

Tailer teoriko-praktikoak hiru bloke desberdin izan ditu. Lehenengoan, Iker Urcelay Basquetourreko teknikariak Euskadiko zikloturismo-estrategiaren testuingurua azaldu du. Gaur egun hedatzen ari den ibilbide-orria eta 2023an abian jarritako lan-ildoak.

 

Joseba Beloki txirrindulari profesional ohiak aurkeztutako bigarren blokeak “Cycling Euskadi” proiektua azaldu du, Basquetourrek bultzatutako ekimena, errepideko bizikleten hainbat ibilbide diseinatu dituena.

 

Azken blokea Ágnes Güellek aurkeztu du, kirol-aholkularitza-enpresa espezializatuak, eta bi gai desberdin jorratu ditu:

1.- Establezimenduetako zerbitzuak txirrindularien beharretara bideratzeko oinarrizko aholkuak.

2.- Bigarren gaia, txirrindularitzako produktua eta haren salmenta-kanal nagusiak merkaturatzeari buruzkoa.

 

Jardunaldi erdiko tailer teoriko-praktiko honen bidez, bertaratu diren enpresek bizikletan bidaiatzen duten pertsonen azalean jarri eta gai garrantzitsuak landu ahal izan dituzte, bisitatzen gaituzten txirrindulariei harrera ona egiteko.

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30