Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   SUSTAPEN ETA MERKATURATZE TURISTIKOA

Basquetourrek "Bilbao Business Meetings" en parte hartu du

Frantziako merkatuko famtrip hau, MICEren berariazkoa, euskal enpresekin egindako workshop bat barne hartzen duena, otsailaren 1etik 3ra bitartean garatu da, Bizkaiko hiriburuan.

1 / 11

Joan den astean, Frantziatik etorritako MICE turismo-enpresa batzuk Euskadira iritsi ziren "Bilbao Business Meetings" en parte hartzeko; fram trip bat, euskal enpresekin egindako workshop-arekin, Bizkaiko hiriburuan.

 

Euskadin egin duten egonaldian, Bilbao Turismok antolatuta eta Basquetourren laguntzarekin, Bilboko eta inguruko hainbat hotel eta leku interesgarri bisitatu dituzte, eta euskal gastronomia ezagutzeko aukera ere izan dute.

 

"Business Meetings" “Meet and Com Taldea”ren ekitaldi-kontzeptua da. Frantziako negozio-bileren industrian liderra da, eta 14 urte daramatza Frantziako hiri handienetan MICE foroak antolatzen, eta Belgikara, Portugalera eta Espainiako Estatura hedatu du.

 

Bere helburua da negozio-turismoa garatzen laguntzea, ekitaldien antolatzaileei aukera ematea zerbitzu berritzaile eta kalitatezkoen hornitzaileak aurkitzeko eta bezero kualifikatuekin merkataritza-harremanak ezartzeko, ekitaldiak antolatzeko eta, era berean, Frantziako merkatuan ikusgarritasun handia izateko.

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30