Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   MARKETIN

Basquetour, TBEX-en, blogarien kongresurik garrantzitsuena Europan

Turismoaren Euskal Agentziak parte hartuko du workshop saioetan, mahai batekin.
Kongresu europarra ekainaren 6tik 9ra bitartean, Marbellan ospatzen ari da.

Basquetour-ek parte hartzen diahrdu Europan dagoen blogarien kongresurik garrantzitsuenean, TBEX, atzotik hasi eta hilaren 9ra arte, Marbellako Kongresu-jauregian ospatzen dena

Turismoaren Euskal Agentziaren helburua kongresu honetan, bikoitza da. Alde batetik, blogarien eta marka-edukiaren munduan dauden joerak ezagutzea Euskadi Basque Country markaren ikusgaitasuna eta nabaritasuna merkatu interesgarrietan hobetzeko eta, bestetik, helmuga bisitatzera bultzatzeko edukiak modu fresko eta naturalean editatzeko eta zabaltzeko etorkizuneko lankidetzetarako harremanak egitea. Horretarako, Basquetour-ek parte hartuko du, mahai batean, egun hauetan burutuko diren workshop-saioetan.

Lehenengo TBEX 2009an egin zen Chicagon, Illinoisen, bidaietako lagun blogarien arteko topaketa gisa, eta 250 pertsona bildu zituen. Gaur egun, TBEX hitzaldiek nazioarteko bidaia-sortzaile eta bizi-estilo onenetako 500-700 lagun erakartzen dituzte. Gainera, tailer sakonak eta hainbat gairi buruzko lan-saioak antolatzen ditu, hala nola istorioen kontaketa, idazketa, argazkigintza, bideoen sorkuntza, podcastinga, SEO, etab.

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30