Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   EUSKADIKO KODIGO ETIKOA

Basquetourrek etikarekiko konpromisoa berretsi du Lidergo Etikoaren Lehen Foroan

1 / 2

Daniel Solana Basquetourreko zuzendariak Lidergo Etikoaren Lehen Foroan parte hartu du azaroaren 19an, asteazkenean. Foroa Gasteizko Villa Suso jauregiko Martin Salinas aretoan egin da. Euskadiko Etikaren Kluster Fundazioak antolatutako jardunaldiak enpresa, erakunde eta akademia eremuko profesional ugari bildu ditu, balioetan oinarritutako lidergo-ereduetarantz aurrera egiteko interes gero eta handiagoa islatuz.

Solanaren parte-hartzea Basquetourrek eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak etikarekiko duten konpromiso irmoaren barruan kokatzen da. Konpromiso hori Euskadiko Turismoaren Kode Etikoaren bidez eta turismo arduratsu, iraunkor eta pertsonengan oinarritutakoa sustatzeko bultzatutako ekimen guztien bidez artikulatzen da.

Foro bat, lidergo justu, bidezko eta arduratsua bultzatzeko

Foroaren helburua izan da, lehenik eta behin, erakundeen zuzendaritzan balioek duten zereginaren inguruko hausnarketa eta elkarrizketa sustatzea, eta bigarrenik,  Lidergo Etikoaren Euskal Institutua ofizialki aurkeztea. Bertaratutakoen artean interes handia piztu duen gunea izan da, justizian, ekitatean, arduran eta leialtasunean oinarritutako lidergoaren esperientziak eta jardunbide egokiak partekatzeko funtsezko tresnatzat baitute.

Hiru eztabaida mahai, etika ikuspegi ezberdinetatik jorratzeko

 Jardunaldia hiru elkarrizketaren inguruan egituratu da:

  • “Etika lidergoan”: akademiako eta arlo judizialeko aditu ezagunek printzipio etikoetatik abiatuta erabakiak hartzeko beharrean sakondu dute, etorkizun gizatiarragoa eta inklusiboagoa eraikitzeko.
  • “Lidergoa enpresa-munduan”: ingurune konplexu eta ziurgabe batean erakundeak gidatzearen erronkak jorratu ditu.
  • “Lidergoa erakundeetan”: Daniel Solanak parte hartu du honako honetan, eta bertan etika publikoa eta horrek arlo pribatuan duen eragina aztertu dituzte. Solanak azpimarratu du nola etikak gidatzen dituen Basquetourren eta euskal turismoaren pausuak, Euskadiko Turismoaren Kode Etikoarekin bat etorriz.

Turismoaren etikarekiko konpromiso etengabea

Basquetourrek aktiboki eta elkarlanean dihardu Euskadiko Etikaren Kluster Fundazioarekin –foroaren antolatzailea bera–, balioetan oinarritutako euskal turismo-eredu bat eraikitzeko. Lankidetza hori islatuta dago enpresa eta helmugentzat garatutako proiektu eta tresna ugaritan, baita sektoreko profesionalentzako sentsibilizazio- eta prestakuntza-ekintzetan ere.

Azaroa 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30