Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   FORMAKUNTZA

Basquetour learning-ek amaitu ditu aurtengo barnetegi teknologikoak

" 30 enpresatik gora parte hartu dute Basquetourrek diruz laguntzen dituen adimen artifiziliari buruzko jardunaldi hauetan.

Euskal turismoaren sektoreko 10 enpresak parte hartu zuten atzo Bizkaian turismoaren sektoreko marketinari aplikatutako adimen artifizialari buruz egin zen hirugarren eta azken barnetegi teknologikoan. Guztira, 30 enpresa baino gehiago trebatu dira aurten egin diren 3 barnetegietan. Aurreko bi formazioak Araban eta Gipuzkoan izan ziren.

Aurrez aurreko 9 orduko prestakuntza-jardunaldia SPRIk eta Basquetourrek antolatu zuten elkarrekin, eta haren helburu nagusia zen parte-hartzaileek ondo ulertzea zer aukera eskaintzen dituen adimen artifizialak marketin digitalean, bereziki turismo-sektoreko enpresentzat.

Parte-hartzaileek AAn oinarritutako estrategiak eta tresnak nola ezarri ikasi zuten, marketin-ahaleginak optimizatzeko eta negozioen errentagarritasuna handitzeko.

Atzoko jardunaldian parte hartu zuten 10 enpresek oso positiboki baloratu zuten ikastaroa, 5etik 4,7ko puntuazioarekin. Besteak beste, programa osoa eta irisgarria dela nabarmendu zuten, pertsonaren maila edozein dela ere; Chat GTPri buruzko puntuaren interesa azpimarratu zuten, baita gaiaren gaurkotasuna ere, eta, oro har, ikastaroa oso interesgarria eta praktikoa izan zitzaien, beren enpresen marketin-estrategietan inplementatzeko edukiekin.

3 prestakuntza horiekin, Basquetour learning-ek prestakuntza horiekin amaitutzat eman ditu aurten Basquetourrek diruz laguntzen dituen eta urtero egiten diren turismo sektoreari aplikatutako barnetegi teknologikoak.

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31