Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   HELMUGA TURISTIKO ADIMENDUNAK

Basquetour eta adimendun bihurtzeko lan egingo duten Euskadiko 5 helmuga berrien arteko lehen bilera

Enkarterri-Meatzaldeak, Tolosaldeak, Arabako Lautadak, Debabarrenak eta Portugaletek HTA metodologia ezarriko dute, epe luzera modu iraunkorrean hazteko.

Euskadik 5 HTA ditu: Donostia, Gasteiz, Goierri, Arabako Errioxa eta Uribe, eta beste bost, Bilbo, Bidasoa, Debagoiena, Getxo eta Arabako Ibarrak laister izango dira.

Enkarterri-Meatzealde eta Portugalete, Bizkaian, Tolosaldea eta Debabarrena, Gipuzkoan eta Arabako Lautada, Araban, dira udazken honetan Euskadiko bost helmuga turistiko adimendun bihurtzeko lanean hasiko direnak, HTA metodologiaren arabera.

Metodologia hori Estatuko Turismo Idazkaritzaren eskutik sortu zen. Idazkaritza horrek kudeatzaile eta sustatzaile lanak egiten ditu Estatuan, eta Euskadin, Basquetour da 2018tik euskal helmuga turistikoak adimendun bihurtzea bultzatzen duen erakunde publikoa, modu jasangarrian hazteko, Euskadi bikaintasuneko helmuga espezializatu gisa sendotu dadin, 2030eko Euskal Turismo Estrategiak jasotzen duen bezala.

Gaur goizean, Basquetourreko berrikuntza-taldeak, Daniel Solana zuzendaria buru duela, lehen bilera bat izan du bost helmuga berri horien kudeatzaileekin, munduan aitzindaria den metodologia hori azaltzeko.

Sistema honen ardatza da teknologia berriak eta berrikuntza lan-prozesuetan sartzea, betiere iraunkortasunaren eta irisgarritasunaren helburuen zerbitzura, eraginkortasuna, gardentasuna eta parte-hartzea bilatzen dituen gobernantza-eredu batean.

Programaren helburua da helmugei etengabeko hobekuntzarako prozesua erraztea eta epe luzean eta alderdi guztietan (sozio-kulturala, ingurumena eta ekonomikoa) turismo-eredu iraunkorra garatzea ahalbidetuko duen tresna bat ematea.

SEGITTURek, kudeatzailea izateaz gain, abian jartzetik eratorritako hainbat proiekturen bidez balioa sortzea du helburu, hala nola Helmuga Turistiko Adimendunen Sarea (HTA Sarea).

Euskadin, 5 dira sare honen euskal helmugak: Donostia, Vitoria-Gasteiz, Goierri, Arabako Errioxa eta Uribe; eta beste 5 dagoeneko azken prozesuan daude: Bidasoa, Bilbo, Debagoiena, Getxo eta Arabako Ibarrak.

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31