Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   SUSTAPEN TURISTIKOA

Basquetour Barcelona Travel Bloggers-en konbentzioan izan da

Asteburuan blogarien elkarteak antolatzen duen konbentzioan parte hartu du, babesle gisa.

Asteburu honetan, Basquetour Barcelona Travel Bloggers elkarteak antolatzen duen konbentzioan izan da, babesle gisa lehen aldiz.


Ekitaldi honetan egotearen eta babesle moduan izatearen arrazoia Euskadik, helmuga turistiko gisa, ikusgarritasun handiagoa izatea eta bere posizionamendua sare sozialetan sustatzea da Bartzelonako blogarien komunitatearen bitartez. Komunitate hau 50 blogari baino gehiagok osatzen dute.


Basquetour-ek blogariekin harremanak estutzeaz gain, elkarteko kideen blogak hedapen-kanal gisa erabili nahi ditu, publiko handiagoarengana iristeko eta bide batez, Euskadira etor daitezen.


Konbentzioan, Turismoaren Euskal Agentziak Euskadira etortzeko bi lagunentzako bi bidaia zozketatu zituen.

 

 

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30