Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   SUSTAPEN TURISTIKOA

Aurten ere, Euskadik informazio turistikorako gune bat izango du Gabonetan, Donostian

Gaur arratsaldean inauguratutako Gabonetako merkatuan dago, eta gure helmugaren barruan egin beharreko esperientziak, ibilbideak eta plan turistikoak partekatzea du helburu, batez ere barne-merkatuko bisitariekin, baina baita Ipar Euskal Herriko eta mugakide diren autonomia-erkidegoetako pertsonekin ere, batez ere Nafarroakoekin.

Basquetourrek kudeatutako informazio-gunean eturismo-gida profesionalak egongo dira informazioa ematen, gaurtik urtarrilaren 5era arte.

1 / 5

Basquetourrek, aurten ere, Donostiako Gabonetako merkatuan parte hartzen du, batez ere Ipar Euskal Herriari eta Nafarroari zuzendutako turismo-informazioko gune batekin. Informazio gune hau gaur arratsaldean ireki da, Maria Cristina hoteletik gertu dagoen merkatuaren inaugurazioarekin eta argiak piztearekin, Jesús García de Cos Turismo eta Merkataritza sailburuordeak parte hartu duen ekitaldian.

 

Ekintza honen bidez, Euskal Turismo Agentziak Gabonetarako esperientzia, ibilbide eta plan turistiko desberdinak ezagutarazi nahi dizkio euskal publikoari, bertako lurraldea ondo ezagutzen baitu. Gainera, 2024ko 3000 egutegi banatuko dira, bisitariek asko eskatzen dituztenak.

 

Informazio-gunean gida profesionalak egongo dira gaurtik hasi eta urtarrilaren 5era arte, baina merkatua hilaren 7ra arte egongo da zabalik.

 

Barne-merkatua oso garrantzitsua da euskal turismoarentzat. Hirugarren merkatu igorlea da, Madrilen eta Frantziaren atzetik. Guztira 430.611 sarrera eta 789.125 gaualdi izan ziran Euskadiko establezimendu turistikoetan 2022an.

 

Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak aurtengo uztailean egindako "Euskal gizarteak turismoari buruz duen pertzepzioa" azterlanaren arabera, oporrengatik kanpora joateko edo ihesaldi laburrak egiteko ohitura oso zabalduta dago Euskadin, eta pandemiaren ondoren zertxobait jaitsi ondoren, berreskuratu egin da; horrela, herritarren %77k adierazi du oporrengatik gutxienez astebeteko edo gehiagoko bidaiak egiteko ohitura duela, gutxienez urtean behin; horietatik % 39k urtean behin baino gehiagotan. Gainera, % 60k gau bateko edo biko ihesaldiak egiten ditu urtean behin gutxienez; horien artean, erdiak baino gehiagok urtean hainbat aldiz (%52).

 

Gaualdirik gabeko egun bateko txangoak egiteko ohitura ere hedatuta dago (%73 urtean behin gutxienez): %24k hilean behin egiten dituzte, %43k urtean hainbat aldiz eta %6k urtean behin. Pandemia baino lehen ere neurri handiagoan egiten ziren horrelako irteerak (%81 urtean behin gutxienez). Eta aurten ere zertxobait igo da ehunekoa aurreko urtearen aldean (%71).

 

Biztanle gehienak bikotekidearekin (%38) edo bikotekidearekin eta seme-alabekin (%25) bidaiatzen dute, gazteenak (18-29 urte) izan ezik, modu desberdinagoan bidaiatzen baitute: lagunekin (%31), bikotekidearekin (%26) eta gurasoekin eta beste senide batzuekin (%20).

 

Euskadi barruko bidaietan, herritarrak gehien motibatzen dituena euskal kostaldea da (%71 asko edo dezente), eta paseatzeko edo jarduerak egiteko espazio naturalak (%63). Ondoren, artea eta ondarea ezagutuko lituzkete (%60), bai eta gastronomia ere (%54).

 

Kultura edo kirol ekitaldietara (%30) edo jai herrikoietara (%28) eta erosketetara (%23) joateko motibazioa txikiagoa da Euskadi barruko bidaietan.

 

Aipatutakoez gain, Euskadiko hainbat leku bisitatzea, ezagutzeko plazer hutsagatik, da gehien aipatzen den beste tokietako bat.

Otsaila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29