Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   EUSKADIKO BEHATOKI TURISTIKOA

Argitaratuta familia-turismoak Euskadin duen portaerari buruzko txostena

" Euskadiko Behatoki Turistikoak txosten hau Ibiltur Aisia 2019 egitasmoaren barruan lantzen du

Familia bat Donostian. Copy: Donostia Turismo
Familia bat Donostian. Copy: Donostia Turismo

Euskadiko Behatoki Turistikoak argitaratu du 2019an Euskadira adin txikikoekin, familia-turismoa, etortzen diren bisitarien profila eta portaerari buruzko emaitzen txostena.

Arlo honen azterketa Ibiltur Aisia 2019 egitasmoan egiten duen lanaren zati bat da.

Txostenaren emaitza nagusiak honakoak dira:

  • Euskadira egiten diren aisialdiko bisitaldien % 11etik gora familia-turismoari dagozkio. Turismo-mota horrek euskal kostaldeko helmugak, txangoak eta jarduerak atsegin ditu eta, aldi berean, hirietako turismo-ereduetatik aldentzeko joera du.
  • Udako turismoa da nagusiki, eta Aste Santuan ere nahiko errotua dago.
  • Beste turismo-mota batzuekin alderatuta, gehiago bilatzen du hurbileko pertsonen laguntza helmuga aukeratzeko, baina neurri berean erabiltzen du Internet bidaia antolatzeko.
  • Ibilgailu pribatuaren mende dagoen bidaiatzeko modua da, beste batzuk baino askoz gehiago.
  • Batez ere hoteletan hartzen dute ostatu familian bidaiatzen duten turistek, baina, era berean, beste bidaiari batzuek baino maiteago dute kanpina.
  • Hiriguneetan, nekazaritza-eremuetan edo kostaldean ibilaldiak egitea da familia-turismoaren oinarrizko jarduera; beste kolektibo batzuen artean baino askoz zabalduago dago hori, entretenitzeko eta gozatzeko beste modu batzuen kalterako, erosketak egitea salbu.
  • Jarduerak kontratatzeko joera txikia du, eta, ondorioz, turismo-mota horren gastu-maila batez bestekoaren oso azpitik dago.

 

Txostena: https://www.euskadi.eus/contenidos/documentacion/obs_tur_est_inf_dest_ibilturoc/es_def/adjuntos/Informe_IBILTUROCIO2019EUSKADI_T_FAMILIAR.pdf

 

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30