Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   TURISMO-SUSTAPENA

Alemaniako Die Welt egunkariak interesa du Euskadin

" Kazetari bat gure artean dago eta hamar bat egunetan xendazaletasuna eta gastronomiari buruzko bisitak egingo ditu. Baita Gernikako Bakearen Museora eta Mondragon kooperatibeetara ere.

Die Welt egunkari alemaniarreko kazetari bat Euskadin dago irailaren 29tik xendazaletasuna eta gastronomiari lotutako bisitak egin eta elkarrizketak egiteko asmoarekin. Hamar bat egunetan, hiru hiriburuak, Gernika eta Urdaibai, Enkarterriak, Aiara eta Gorbeialdea eskualdeak, Done Jakue Bidea eta Arabako erromanikoa, Goierri eta 283 GRa, Lekeitio eta 38 GRa, Geoparkea, Getaria, Zarautz eta Zumaia izango dira bisitatuko dituenak. Baita, Arrasaten Mondragon kooperatibak eta Gernikako Bakearen Museoa ere, helburu turistikoaz gain, kooperatiben mundua eta Gernikak bakearekin duen sinbologia ere ezagutu nahi dituelako.

Bidaia, Basquetourrek antolatu du Municheko OETaren laguntzarekin.

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30