Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   COVID 19

Aire-konpainiaek euren operatiboak berrartzen dituzte Bilbon

" Lufthansa Taldeak eta Vueling-ek ekainaren 15ean egingo dute.

'CC BY-3.0-ES 2012/EJ-GV/Irekia-Gobierno Vasco/Mikel Arrazola'
'CC BY-3.0-ES 2012/EJ-GV/Irekia-Gobierno Vasco/Mikel Arrazola'

COVID 19-aren eraginez, hile batzuk hegaldirik gabe eman ondoren, euren jarduera Bilboko aireportuan ekainean berrartuko dute. Hauxe da Lufthansa Taldea eta Vueling-en kasua, hilaren 15etik Aurrera euren hegaldiak berriz eskainiko baitituzte.

Lufthansa Taldearen hegaldi-programazioa, honako hau izango da, aldaketak egon daitezkeela adierazi arren:

LUFTHANSA

Frankfurt eta Bilbo arteko lehen hegaldia, eta alderantziz, ekainaren 15ean, astelehena, izango da, astean hiru aldikz: astelehen, asteazken eta ostiraletan:

. BIO-FRA:  Irteera 17:55    Helduera 20:00

. FRA-BIO:  Irteera 15:05   Helduera 17:10

 

EUROWINGS

Dusseldorf eta Bilbo arteko lehen hegaldia, eta alderantziz, ekainaren 18an izango da, astean birritan: ostegun eta igandeetan:

 . BIO-DUS:  Irteera 09:20    Helduera 11:25

. DUS-BIO:  Irteera 06:30    Helduera 08:40 – Igandea

. DUS-BIO:  Irteera 07:00    Helduera 09:10 – Osteguna

 

BRUSSELS AIRLINES

Brusela eta Bilbo arteko lehen hegaldia, ekainaren 29an, astelehena, izango da, astean lau aldiz: astelehen, asteazken, ostiral eta igandeetan

 . BIO-BRU:  Irteera 12:00    Helduera 13:50

. BRU-BIO:  Irteera  09:15   Helduera  11:10

 

Bere aldetik, Vueling-en kasuan, udarako 14 ibilbide zuzen berreskuratuko ditu, hau da, 87 hegaldi astero. Helmuga zuzenen artean honakoak daude: Bartzelona, Alakant, Fuerteventura, Granada, Kanaria Handia, Ibiza, Lanzarote, Málaga, Mallorca, Menorca, Sevilla, Tenerife (Ipar) eta Valentzia, Londreseko (Gatwick) eta Pariseko (Charles de Gaulle) nazioarteko konexioez gain.

 

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30