Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   EZAGUTZA-BIDAIAK

AEBetako kazetari gastronomikoak Euskadin

Miamitik eta New Yorketik etorri dira Basquetour-ek EE.BBetako OETekin lankidetzan antolatutako bidaian.

1 / 11

Hilaren 13an iritsi ziren Bilbora, EE.BBetatik, Miami eta New Yorkeko kazetari gastronomiko batzuk, Basquetour-ek aipatutako hiri estatu batuarretako OETekin antolatutako bidaia batean.

Lehenengo egunean Bilboko Zabalgunea, 7 kaleak eta Guggenheim Museoa ikusi zituzten eta atzo, asteartea, Gipuzkoako kostalderantza abiatu ziren. Hain zuzen ere, Getariara eta bertako txakolindegi batera, eta Donostiara; bertan, Igeldoraino igo ziren eta sukaldaritza-tailer bat egin zuten.

Gaur, asteazkena, Gasteizko txanda da eta katedrala ikusiko dute. Handik, Arabako Errioxara joango dira, upategi ezberdinetara eta Laguardiara hurbilduz.

Jardunaldi guztietan, kazetariek euskal gastronomia era ezberdinetan ezagutu eta dastatuko dute: pintxoak, janari tradizionala eta baita berritzailea ere, eta ardogintzako produktuak ere, txakolindegi eta upategietan.

Abuztua 2022

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31