Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   DATU ESTATISTIKOAK

Urtarrilean, igo egin dira sarrerak, gaualdiak eta plazakako okupazio-maila Euskadiko araututako establezimendu turistikoetan

Basquetourreko Euskadiko Behatoki Turistikoak urteko lehen hilabeteko datu nagusiak aztertu ditu eta enpleguari buruzko datu-panel berria aurkeztu du.

1 / 2

Basquetourreko Euskadiko Behatoki Turistikoak 2024ko urtarrileko Euskadiko eskaintza eta eskari turistikoari buruzko koiuntura-adierazle nagusien azterketa laburra egin du, eta araututako ostatu turistikoen guztizkoari buruzkoa. Gainera, Enplegua industria turistikoan deritzon datuen panel berria aurkezten dizuegu.

 

Datu-panek honi esker, Gizarte Segurantzako afiliazioen jarraipena egin daiteke hilero, hiru hilean behin eta urtean behin, Euskadiko turismo-jardueren arabera. Afiliazioen bilakaeraren azterketa eskuragarri dago Euskadi osoan eta lurralde historikoen arabera.

 

INFO +: Turismoaren sektoreko Gizarte Segurantzako afiliazioak - Adimen Turistikoaren Sistema - Turismoaren Euskal Behatokia - Euskadi.eus

 

Kointurako datuei dagokienez, 2024ko urtarrilean igoera garrantzitsuak ikusten dira sarreratan, + %4,1 (223.323), gaualdietan, +%4,4 (446.108) eta plazakako okupazio-mailan, - % 3,4 (%23,54). Baina emaitza positibo hauek eguneko eskainitako plazen beherakada txiki batekin datoz, -%0,4 (45.539).

 

Hotel-establezimenduak eta aterpetxeak dira eskariaren adierazle guztietan gora egin duten bakarrak, baina eguneko plazen eskaintzak behera egin du. Kanpinek behera egiten dute okupazioan, eta apartamentu turistikoek behera egiten dute gauetan. Azkenik, landa-ostatuetan, eskariaren eta eskaintzaren adierazleek behera egin dute urtarrilean, turista-kopuruak izan ezik.

 

Vitoria-Gasteizen eta Donostian igoerak erregistratu dira, bai eskaintzaren bai eskariaren adierazleetan. Bilbon, aldiz, okupazio-maila baino ez da igo, baina eskainitako plazen kopuruak behera egin du. Euskal Kostaldeak eskariaren adierazle guztiak handitu ditu, baina eskainitako plazetan ere behera egin du. Euskadiko barnealdean turista kopurua baino ez da positiboa. Eta, Arabako Errioxaren kasuan, behera egin du eskaintzaren eta eskariaren adierazle guztietan.

 

2024ko urtarrileko merkatu igorleen sailkapena ere aztertu da eta atal honetan azpimarratu daiteke 10 turistatik ia 7 Estatuko Autonomia Erkidegoetatik datoztela. Nazioarteko merkatuak urte arteko % 10eko hazkundea izan du, eta urtarrilean kuotarik altuena lortu du, % 33.

 

Gainera, 10 merkatu igorle nagusien artean, nazioarteko merkatu bakarra dago, Frantzia, hirugarren postuan. Bisitari-kopuruan behera egin duten merkatu igorleak barneko merkatua (Euskadi) eta Andaluzia dira. Gau-kopuruan jaitsi direnak barneko merkatua (Euskadi), Katalunia, Andaluzia eta Galizia dira.Sailkapenaren liderrak, ordena honetan: barneko merkatua (Euskadi) (%16), Madrilgo Erkidegoa (%14,2), Frantzia (%10,1), Katalunia (%7,6) eta Gaztela eta Leon (%4,2).

 

Informazio guztia: Euskadiko behatoki turistikoaren buletinak - Turismoaren Euskal Behatokia - Euskadi.eus

 

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31