Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   TURISMO INDUSTRIALA

Turismo industrialean interesa duten turismoaren profesionalak, Oarsoaldean

Turismo sailak, Basquetour-en bidez, eta Oarsoaldea eskualdeak bisita tekniko bat antolatu dute gaur eskualdeko turismo industrialeko baliabideak ezagutzeko.

Bisita hau turismo industrialean interesa duten sektoreko profesionalei zuzenduta dago eta bere helburua baliabide honen ezagutzan sakondu dezatela da.

Jardunaldia Euskadiko Turismo Industrialaren Planaren ekintzen artean dago eta egitarauaren arabera partaideek honako bisitak egingo dituzte: Pasaiako portuari bisita itsasontziz, Albaola Itsas Kultur Faktoriara; Pasai San Pedron eta Pasai Donibanen amarreen ibilbidea egingo dute eta "Mater" ontzi-museoa bisitatuko dute.

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30