Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   TURISMO-BALIABIDEA

Santa Katalinako Lorategi Botanikoa bisitatu du Sonia Pérez Ezquerra sailburuak

" Sailburuak nabarmendu du baliabide turistiko jasangarriaren erakusgarri bikain bat dela Santa Katalina, elkartu egiten baitira bertan natura, paisaia eta zientzia, eta deszentralizatu egiten ditu fluxu turistikoak, lurralde osoan zehar banatzean. " Bisitarien kopurua etengabe handitzen ari dela eta Lorategiaren barruan jarduera berriak martxan jarri direla nabarmendu du Iruña Okako alkate Javier Martínezek

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Sonia Pérez Ezquerrak gaur goizean bisitatu du Iruña Okan Santa Katalinako Lorategi Botanikoa, eta gune paregabe horretan naturaren artean sortzen den fusio aparta nabarmendu du, ikusgai dauden 1.200 espezie baino gehiago biltzen baitira bertan. Paisaiak espazioen eta zientziaren berreskuratze eredugarria erakusten du, munduko aurreneko ‘izar-parkea’ baita Santa Katalina, Kanarietako Fisika Institutuan sortutako Starlight Fundazioak ziurtatua, eta UNESCOk, Turismoaren Munduko Erakundeak eta Nazioarteko Batasun Astronomikoak babestua.

 

Sailburuak adierazi duenez: “gune hau turismo jasangarriaren erakusgarri bat da, banatu egiten ditu bisitarien fluxuak eta ekojasangarria da; edozein urtarotan merezi du bisitatzea, argi bakoitzak eta klima bakoitzak eskaintzen baitigute esperientzia berezi eta paregabe bat”.

Javier Martínezek adierazi duenez, “ekimen berriak bultzatuta Iruña Okako udalak enklabe natural eta historiko honen alde egindako apustuak asko lagundu du gure udalerria azken urteotan izaten ari den irudi-aldaketan”.

Trespuentes natura-gunean izan da Sonia Pérez, Iruña Okako alkate Javier Martínezekin batera, eta zuzenean ezagutu ahal izan du udalerriko eta Arabako probintziako erakargarritasun turistiko nagusietako bat. Santa Katalinako Lorategi Botanikoak 15.500 bisita baino gehiago izan zituen joan den urtean; Lurralde Historikoan bisitari gehien erakartzen dituen enklabeetako bat bilakatu da, beraz.

Bestalde, “online” baliabide berri bat probatzeko aukera izan du sailburuak, ibilbide birtual bat egiteko 360 gradutan Santa Katalinako fauna eta flora ezagutu ahal izateko, baita mugikorretarako eta tabletetarako aplikazioa ere, bisitariek ‘in situ’ ziurtatu dezaten monasterioaren egoera bere historiaren 800 urteetan zehar.

Javier Martínezek 2019an garatzen ari den programazioa erakutsi dio sailburuari, dagoeneko ohikoak diren ekitaldiak errepikatzen dituena: Ilargiaren Jaia, Erdi Aroko antzerkia edo gaueko zinema-proiekzioak, besteren artean. Lorategiak jarduera-programa osatu bat eskaintzen du: tailerrak, behaketa astronomikoak, musika-emanaldiak eta bisitaldi antzeztuak, eta aurten irisgarria da gainera mugikortasun urriko pertsonentzat, eskaintzen duen ibilgailu elektrikoari esker.

 

 

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30