Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

Berriak

2017/12/27 - Norwegianek Bilbo eta Estokolmo lotuko ditu 2018ko udan hasita
• Oslorekin batera, Norwegianek Bilborekin lotzen duen Iparreko bigarren hiria da. Konpainiak Loiu Hego Teneriferekin ere lotzen du. • Hegaldi berria asteazkenero eta larunbaterko maiatzaren 2tik abuztuaren 29ra arte eskainiko da, hasierako 34,25 euroko prezioarekin ibilbideko, tasak barne. • Norwegianek 13.020 plaza eskainiko ditu bi hiriren artean lehen urtean.
2017/12/27 - 168 enpresa akreditatu dira aurten IKTen erabilerarako Praktika Egokietan
• Honek esan nahi du guztien %95ak lortu duela, iaz baino %7 gehiago
2017/12/20 - Bukatu da Euskadin SICTED programa urtebetean ezartzeko Estatuko lehen pilotoa
• Gaur egun turismo-jomugen kalitatea hobetzeko programaren ezarpena 4 urtetan egiten da eta, urtarriletik hasita, batera murriztuko da. • Atzo, 50 euskal turismo-eragile bildu ziren Donostia programa hau aztertzeko.
2017/12/18 - “Ignaziotar Lurraldea”, europar saria bikaintasunari
2017/12/15 - Retortillo sailburuak euskal Turismo eta Merkataritza sariak eman ditu
• Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak banatzen dituen sariak aurten, turismo arloan, Juan Jesús Valdelana, Valdelana Upategietako kudeatzaileari lan-ibilbiderik onenagatik; lehiakortasun saria Azurmendi Eneari; berrikuntza saria Zerupe Hotelari eta aipamen berezia FestVali eman zaizkie. Merkataritza arloan, sariak, Blondie & Ole Morenarentzat, enpresa-lankidetzari; Joxe Mari Barriola, merkatal berrikuntzari; Eguzkilore, lan-ibilbideari; eta BilbaoCentro hiriko merkatal inguruen susperketari. • Sari-banaketan Sailburuak iragarri du “Ignaziotar Ibilbidea” egitasmoa, Turismo sailak aurkeztua, Europar Batzordeak bultzatzen duen EDEN Sariaren (European Destinations of Excellence) irabazle espainiarra izan dela.
2017/12/15 - Eusko Jaurlaritzak IKT programarako prestakuntza ikastaroak eskaini dizkie turismo teknikariei
• Ikastaroak, birziklatzekoak eta hasierako formakuntzakoak, ezinbestekoak dira laguntza-kudeatzaile moduan Basquetourrek, 2018an, enpresentzako antolatuko duen Jardunbide Egokiak IKTen erabileran progaman parte hartu ahal izateko.
2017/12/13 - Euskal kostaldeko turismo mahai sektorialek 7. Jardunaldi bateratua ospatzen dute
• Enpresa eta erakunde publiko eta pribatutako 60 ordezkaritik gora zehaztuko dute bihar Getxon, 2018rako Euskal Kostaldeko Ekintza Plana.
2017/12/11 - Bihar “OPCE Training Day”-a ospatuko da Gasteizen
• Europa Jauregian izango den jardunaldi hau Eusko Jaurlaritzaren Turismo saila eta Asociación Vasca de Organizadores Profesionales de Congresos y Eventos elkartearen arteko hitzarmenari esker ospatuko da.
2017/12/11 - Iberiak Bilbora dituen hegaldien maiztasuna gehituko ditu 2018an
2017/12/05 - Ostiralean Euskal Kostaldeko Gabonetako azoka inauguratuko da FICOBAn
• Euskadik beste urte batez, bere eskaintza hurbilduko die barneko merkatuari eta hurrenekoei.
Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia