Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

Berriak

2012/02/29 - BERRIKUNTZA ETA LANKIDETZA FOROA DONOSTIAN: IKT-EN ERABILERAN JARDUNBIDE EGOKIEN PROGRAMA
Datorren Martxoaren 15ean, Basquetourrek eta Donostia Turismoak, IKTen Erabileran Jardunbide Egokien Programa (IKTen JJEE Programa) aurkeztuko die interesa duten enpresa guztiei.
2012/02/29 - Euskadik Europako azoka nagusietan turismo-eskaintza aurkezten jarraitzen du
Gaurtik hasi eta igandera arte, Euskadi “Lisboako Turismo Poltsa” azokan izango da. Portugal da gure merkatu nagusietako bat eta 2011n 40.000 turista portugaldar baino gehiago jaso genituen.
2012/02/29 - BERRIKUNTZA ETA LANKIDETZA FOROA DEBABARRENAN: IKT-EN ERABILERAN JARDUNBIDE EGOKIEN PROGRAMA
Datorren Martxoaren 15ean, Basquetourrek eta Debabarrenako Debegesa Lankidetza Erakundeak, IKTen Erabileran Jardunbide Egokien Programa (IKTen JJEE Programa) aurkeztuko die interesa duten eskualdeko enpresa guztiei.
2012/02/22 - Munich, Euskadiren sustapen turistikorako beste leku bat
Gaurtik igandera arte, Euskadi Municheko F.re.e azokan izango da, eskaintza turistikoa aurkezten. Euskadirentzat garrantzi handiko azoka da, Bilboko aireportuak hainbat zuzeneko hegaldi baititu egunero Alemaniako hiri horretara.
2012/02/20 - BERRIKUNTZA ETA LANKIDETZA FOROA BUSTURIALDEA-URDAIBAIEN: IKT-EN ERABILERAN JARDUNBIDE EGOKIEN PROGRAMA
Datorren Martxoaren 13an, Basquetourrek eta Busturialde-Urdaibai Lankidetza Erakundeak, IKTen Erabileran Jardunbide Egokien Programa (IKTen JJEE Programa) aurkeztuko dute interesa duten eskualdeko enpresa guztiei.
2012/02/17 - Mundu mailan 2012rako gomendatuenetako turismoguneen artean jarri da Donostia
15 turismoguneren artetik 12. lekuan dago, munduko bidaien webgune handienean. Estatuko turismogune bat ranking honetan agertu den lehen aldia da.
2012/02/17 - BERRIKUNTZA ETA LANKIDETZA FOROA AIARALDEAN: IKT-EN ERABILERAN JARDUNBIDE EGOKIEN PROGRAMA
Datorren Otsailaren 20an, Basquetourrek eta Aiaratur Lankidetza Erakundeak, IKTen Erabileran Jardunbide Egokien Programa (IKTen JJEE Programa) aurkeztuko dute interesa duten Aiaraldeako enpresa guztiei.
2012/02/16 - Euskadik bere turismo-eskaintza aurkeztu du Italiako azokarik garrantzitsuenean, Milagon BITen
Gaurtik hasi eta igandera arte, Euskadi Milango BIT azokan, Europa mailako turismo-sektorerako hitzordurik garrantzitsuenetako batean, izango da. Urtea hasi zenetik, Euskadik Europako azoka nagusietan parte hartu du eta, horri esker, orain arte, Euskadiko turismo-eskaintza milioi bat pertsonak baino gehiagok ezagutu ahal izan du.
2012/02/14 - TURISMO KALITATEKO JARDUNBIDE EGOKIEN PROGRAMA: ERAGILEAK BIRZIKLATZEKO PRESTAKUNTZA
Turismo arloko Kalitateko Jardunbide Egokien Programan-SICTEDen (Turismoguneko Kalitate Turistikoaren Sistema Integrala) sartutako eragileak (trebatzaileak, ebaluatzaileak eta teknikariak) birziklatzeko prestakuntza otsailaren 28an eta martxoaren 2an egingo dugu.
2012/02/14 - TURISMO KALITATEAN HOMOLOGATUTAKO AHOLKULARIEN KATALOGOA
Martxoan eta apirilean turismo arloko Q ziurtagiriarekin lotutako kudeaketa-sistemak ezartzen ari diren kalitate turistikoko aholkularientzako irizpideak homogeneizatzeko 7 tailer egingo ditugu.
Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia