Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

Berriak

25/06/2012 - Basquetourrek eskualdeak biltzen ditu pizgarriei lotutako turismoari buruzko jardunaldi batean
MICE (negozioetako turismo) turismoan esperientziak garatzea, jardunaldiaren helburu nagusienetariko bat. Eusko Jaurlaritzak turismo mota hau Euskadin bultzatzeko apostua egiten dihardu.
25/06/2012 - Eusko Jaurlaritza turismo sektorearen berrikuntzaren ibilbide-orria egiten ari da
Basquetourrek bultzatutako planak berrikuntza turistikoaren inguruan egin beharreko ekintzak zehaztu eta gidatuko ditu. Aurretiaz, egoera-azterketa bat egin da Euskadiko 17 eragile publiko eta pribatuen partaidetzarekin.
25/06/2012 - Basquetourrek turismo sektoreko hornitzaile teknologikoen katalogoa sortuko du
Katalogoaren helburua irtenbide teknologikoen merkatuan dagoen eskaintza modu argian eta zuzenean erraztea da. Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziak garatutako ekimena Euskal Turismoaren Lehiakortasun Planaren barruan kokatzen da.
21/06/2012 - Ehun enpresa inguru bildu dira Goierrin, gastronomiari lotutako turismo eskaintza bateratua saldu nahian
Gaur Ordizian Euskadi gastronomia marka aurkeztu du Merkataritza eta Turismo sailburuordeak, Pilar Zorrillak. Eskualde gipuzkoarrak “Gastronomiari lotutako Produktu Kluba” du dagoeneko, Eusko Jaurlaritzak, Basquetourren bidez, eta Goiturrek, eskualdeko turismo agentziak, inguru horretan gastronomia sustatzeko asmoarekin sortutako eragile publiko eta pribatuen elkartea, hain zuzen ere.
20/06/2012 - Euskadik ERNEST turismo jasangarriari buruzko egitasmo europarraren azken hitzaldian parte hartzen du
Euskadiz gain, beste bi elkarte espainiarrek baino ez dute parte hartuko Italian ospatuko den topaketan: Kataluniak eta Balearrek. Partaidetzaren helburua euskal turismoaren garapen jasangarrian aurrera egitea da. Basquetour egitasmoaren buru da CICtourGUNEren laguntzarekin eta Innobasqueren metodologiarekin.
19/06/2012 - Kalitate-ziurtagiriak dituzten Euskadiko turismo arloko erakundeen eta enpresen kopurua laukoiztu egin da bost urtetan
Turismoaren Euskal Agentziaren, Basquetourreren, funtzio nagusietako bat kalitatea hobetuta lehiakortasuna hobetzea da eta prozesua bizkortu egin du azken hiru urteotan: ziurtagiri horiek zituzten 453 entitatetatik, 775era pasatu dira; hau da, % 70 gehiago gutxi gorabehera. Sortu zenetik bost urte igaro direnean, Basquetourrek turistarentzat eskaintza zabalagoa ere lortu du; gaur egun, Euskadiz gozatzeko esperientzia mailako 88 produktu ditu eskuragarri. Agentziak bere bosgarren urteurrenean dituen erronka nagusiak honako hauek dira: produktuaren saila eta turismoaren behatokia sortzea, lurralde mailako kudeaketa-eredua abian jartzea, eta berrikuntzaren eta kalitatearen aldeko apustua egitea. Azken 3 urteotan turisten sarrera % 17 igo da.
18/06/2012 - Eusko Jaurlaritzak Euskadi Erroman sustatzen du
Gaurtik hasi eta datorren 24ra arte, Eusko Jaurlaritzak Euskadi sustatuko du Erroman, Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziaren bidez. Ekintza hau Turespañak erdidego autonomo desberdinentzako Italiako hiriburuan antolatutako ekimenaren barnean kokatzen da. Basquetourrek merkatu italiarran burutzen duen bigarren ekintza da, azken hileotan, maiatzean bere turismo eskaintza “La Spagna Milano”-n aurkeztu zuen eta, hau ere Turespañak urtero antolatzen duen ekitaldia da.
14/06/2012 - Euskadik Turismo Enogastronomikoa Sustatzeko bere Plana aurkeztuko du
Aurkezpena, Biasteriko “Centro Temático del Vino Villa Lucía” zentroan izango da, HAZI Fundazioak, Basquetourren eta Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailaren laguntzarekin, antolatu du.
07/06/2012 - 15 turoperatzaile alemaniar Euskadin, bisita komertzialean
- Euren artean, TUI Alemaniako turoperatzailerik garrantzitsuena dago, %18,3ko merkatu-kuota duena. Euskal turismoaren eskaintzaren zuzeneko ezagutza eta euskal enpresariekin topaketa bat izango dituzte. Topaketa, iaz, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburua, Bernabé Unda, buru zela, Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza batek Alemaniara egindako bisitaren ondoren etorri da. 2011an turoperatzaile alemaniarrek 3.070 milioi euro eskuratu zituzten eta bidaia-agentziek 3.900 milioi. Euskadirentzat Alemania nazioarteko hirugarren merkatu turistikoa da.
05/06/2012 - Euskadik Turismo Enogastronomikoa Sustatzeko Plana Enkarterrin eta Urola-Kostan aurkezten du
Aurkezpenak, orain egun batzuk Uribe eskualdean egindakoaren ondoren egingo dira. Helburua, eskualde horietan turismo enogastronomikoaren Produktu Klubak sortzea da eta asmo honekin eragileak sensibilizatzeko eta erakartzeko jardunaldien barruan egiten dira.
Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia