Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

Komunikazioa

2011/11/14 - Turismoaren sektoreko 70 agente baino gehiago izan ziren euskal kostaldearen turismoaren lehen jardunaldian
Euskal kostaldearen eremuko turismoaren sektoreko 70 agente baino gehiago izan ziren Euskal Kostaldearen Turismoaren I. Jardunaldian parte hartzen. Jardunaldia Eusko Jaurlaritzak eta Basquetour Turismoaren Euskal Agentziak sustatutako Euskal Kostaldearen Turismo Gida-planaren barruan kokatu behar da, eta Bilboko Itsasadarreko Itsas Museoan izan zen.
2011/11/10 - Euskadik turismoaren sektoreko profesionalak seduzitu ditu Londresen
Hiru euskal hiriburuek, Arabar Errioxak eta "top" esperientziek bertaratutakoen arreta erakarri dute munduko azoka garrantzitsuenetako batean, World Travel Market-en.
2011/11/04 - Euskadi Londresera doa eskaintza turistikoa World Travel Market azokan aurkeztera
Datorren astelehenean hasi eta ostegunean amaituko da. Azoka mundu mailako garrantzitsuenen artean dago eta sektoreko profesionalei zuzenduta dago esklusiboki.
2011/11/03 - EUSKAL KOSTALDEKO I. TURISMO JARDUNALDIA
Bilboko Itsasadarra Itsas Museoak eskaintza turistikoaren bereizketan oinarritutako lan-jardunaldia antolatuko du 2011ko azaroaren 10ean, euskal kostaldeko turismoa garatzeko.
2011/11/03 - Euskadi Exponatur 2011 azokan izango da, naturako produktuekin
Azokaren edizio berriari bihar (ostirala) emango zaio hasiera eta igandera arte luzatuko da. Turismo aktiboa eta natura izango dira Eusko Jaurlaritzako standeko protagonistak.
2011/10/27 - Euskadik ospatzen du bihar Eskualde Turismoaren Neurketari eta Azterketa Ekonomikoari buruzko Nazioarteko II. Konferentzia
Hainbat herrialdetako turismo-sektoreko 200 ordezkarik baino gehiagok parte-hartze aktiboa izango dute Eskualde Turismoaren Neurketari eta Azterketa Teknikoari buruzko Nazioarteko II. Konferentzian. Eusko Jaurlaritzaren Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Pilar Zorrillak, Turismo Azterlanen Institutuko zuzendari Vicente Monfortek, Turismoaren Mundu Elkarteko lehiakortasuneko, kanpo-harremanetako eta elkartekideetako zuzendari exekutibo Márcio Favillak eta Bilboko alkate Iñaki Azkunak parte hartuko dute ekitaldiaren inaugurazioan
2011/10/03 - Basquetour-ek ikastaro bat antolatu du Euskadiko Behatoki Turistikoa tresnari buruz
Software horrekin turismo politikarako lagungarria den zaintza lana egin daiteke
2011/10/03 - Ikastaro trinkoa Euskadiko enoturismoa bultzatzeko
Formato erdi-presentziala izango da: 12 ordu presentzial eta 20 ordu urrunetik
2011/09/27 - Basquetour, Euskal Turismoaren Agentziak, bere webgunea martxan jarri du
Batez ere sektoreko profesionalei zuzendua, Agentziaren eginkizunen berri emateko helburua du
2011/09/27 - Eusko Jaurlaritzak Turismoaren lehen Behatokia aurkeztu du “Euskadiko Behatoki Turistikoa” izenarekin
Basquetourrek bultzatuta CIC tourGUNEren laguntzarekin, Euskadiko turismoaren informazio, azterketa, ikerketa eta jarraipenerako lehen sistema osatua da
Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia