Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

Basquetourrek “Euromeeting” nazioarteko turismo jasangarrirako konferentzian parte hartuko du

Europako turismo jasangarri eta lehiakorra lortzeko asmoz eskualde mailako politikak eztabaidatzeko aukera garrantzitsua izango da. Bihar Florentzian burutuko den hitzordu honetan nazioarteko hainbat erankundetako ordezkarik eta adituk parte hartuko dute.

2012/05/17 - BASQUETOUR
FacebookTwitterLinkedin

Basquetourrek, Turismoaren Euskal Agentziak, bihar Florentzian antolatuko den “Euromeeting”, Europako turismo jasangarri eta lehiakorrerako eskualde mailako politikak landuko diren nazioarteko konferentzian parte hartuko du.

Nazioarteko hainbat erakundek, Europako Batzordeko eta Turismoaren Munduko Elkarteko ordezkari eta adituek parte hartuko duten hitzordu hau 7. Programa Markoko ERNEST – “Turismo Jasangarrirako Europako Ikerketa Sarea” proiektuarekin lankidetzan antolatu da. Basquetourrek 2008 urtetik darama ERNEST Programan parte hartzen, honen helburua Turismo jasangarriaren inguruko eskualdeko programen arteko koordinazioa garatzea eta indartzea delarik.
 

Aurten, parte-hartzaileek turismo kulturalaren kudeaketa jasangarriaren inguruan elkarrizketa irekian aritzeko aukera izango dute, dagozkion esperientzia eta berrikuntza interesgarriak jakitera emanez. Euskadiren kasuan, Eider Albizu, Agentziaren lehiakortasun arduraduna, egongo da bertan eta Basquetourrek bi  mintzalditan parte hartuko du: lehenengoa “Patrimonio artistikodun hiriek turismoaren kudeaketarako zehazturiko ereduak” izeneko saioan Gasteiz hiriaren kasua aurkeztuz, Gasteizko udaletxearen eskutik eta bigarrena  “Destinu kulturalen kudeaketarako ereduak” izeneko saioan, Euskadi eskualdearen lurralde garapenerako kudeaketa eredua aurkeztuz.
 

Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia