Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

Basquetour 3. “Summer School in Leadership for Sustainable Tourism” ekitaldiaren erakunde anfitrioia

  • Ekitaldia jasangarritasun turistikoarekin lotuta, Gasteizen ospatuko da datorren uztailean FEST (Foundation for European Sustainable Tourism) fundazio europarrak eta European Travel Commission batzordeak antolatuta Europear Legebiltzarraren babesarekin.

2014/12/22 - BASQUETOUR
FacebookTwitterLinkedin

“Tourism Around Europe”-k jakitera eman duenez, Basquetour-Turismoaren Euskal Agentzia izango da, Gasteizen uztailan ospatuko den “Summer School in Leadership for Sustainable Tourism” ekitaldiaren 3. Edizioaren erakunde anfitrioia eta Gasteiz Convention Bureau-ren laguntza ere izango du.

Urteroko ekitaldi europar garrantzitsua da, turismo sektoreko ordezkaririk nabarienak biltzen dituena: emisoreak, legegileak, enpresak, egitasmo-zuzendariak, akademikoak eta ekintzaileak, besteak beste.

Ekitaldia FEST (Foundation for European Sustainable Tourism) fundazioak eta European Travel Commission europar batzordeak antolatzen dute Europar Legebiltzarraren laguntzarekin.

FEST Fundazioa gobernuak, akademiak eta erakundeentzako euskarri moduan sortua da programa eta egitasmo turistikoak modu jasangarrian planifikatu, erabaki eta zuzentzeko asmoarekin. Hiru gako nagusitan oinarritzen da turismo arrakastatsua eta lehiakorra lortzeko: gobernantza, lidergoa eta kudeaketa.
 

Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia