Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

Euskadi/Basque Country, ECOTRANS Sare Europarreko bazkidea den Europako lehen lurraldea

  • Basquetour izango da Basque Country jomugaren ordezkaria
  • Lurralde bat Europako turismo jasangarrirako sare honetako bazkide izendatzen den lehen aldia da

2014/02/04 - BASQUETOUR
FacebookTwitterLinkedin

Euskadi/Basque Country ECOTRANS Sare Europarreko bazkide da urtarrilaren 27tik, eta Basquetour kide moduan onartutako lehen lurraldearen ordezkaria izango da.

ECOTRANS- European Network for Sustainable Tourism Development irabazi-asmorik gabeko sare independientea da, turismo jasangarriagoa lortzeko lanean diharduten aditu europarrez eta antolatzaileez osotua, Ingurumen Agentzia Europarra, Nazio Batuen Ingurumenerako Programa eta Turismoaren Munduko Erakundearen laguntzarekin.

Sare honetan bazkide moduan onartutako lehen lurralde /jomuga da Basque Country eta horretarako kidetza mota berri bat sortu da (bazkidearena).

ECOTRANS Sareak DestiNet kudeatzen du, Nazio Batuen “Garapen Jasangarrirako Aliantza” bat, eta turismo jasangarriagoa lortzeko lanean ari diren pertsonen eta erakundeen komunitate globala biltzen duen atari independientea da.

DestiNet informazio iturria eta komunikazio plataforma bat da, trukerako eta elkarkidetzatarako kide potentzialak harremanetan jarri nahi dituena, praktika egokietarako erramintak eta ereduak, turismo jasangarriko egiaztagiri programak eta egiaztatutako produktu eta zerbitzuak eskainiz.

Europar Batzordearen laguntzarekin ( CIP Programa), DestiNet turismo europar lehiakorra eta jasangarria, maila lokalean edo herrialdeetan, maila nazionalean edota nazioarte mailan, errazten duten ezagutza sareak sortzeko erabiltzen da (FAST-LAIN 2011-2012 egitasmoa). Eta ekoturismoaren arloan, Aliantza hau Ekoturismo Sare Europarra (ENN) sortzeko eta kudeatzeko erabiltzen da.
 

Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia