Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

Anatoliak Euskadiren berrikuntza estrategia turistikoa ezagutzeko interesa du

Ordezkaritza turkiar bat Euskadin izan da egunotan Basquetour-ek antolatutako bisitan. Egitarauan turismo sektoreko eta teknologia eta berrikuntza munduko eragile eta erakundeekin topaketak egon dira.

2013/04/17 - BASQUETOUR
FacebookTwitterLinkedin

Ordezkaritza turkiar bat Euskadin izan da bisita ofizialean gure herriko turismoko ekimen berritzaileen zuzeneko ezagutza izateko asmoz eta turismoko eta teknologia eta berrikuntza munduko eragile publiko eta pribatuekin topaketak izateko.

Basquetour-ek antolatutako bisitaldia Anatoliako Iparekialdeko Garapen Agentziak  euskal turismoaren errealitatea ezagutzeko eta Euskadin garatzen diren berrikuntzari lotutako ekimenak Turkiako lurralde honetan martxan jartzeko aukera aztertzeko erakutsitako interesaren ondorioz gauzatu da.

Apirilaren 15 eta 16 bitartean, Basquetour-ekin biltzeaz gain, Anatoliako Garapen Agentziako ordezkariek Donostian bilerak izan dituzte CICtourGUNE eta Vicomtech erakundeekin eta azaldu zizkieten turismoaren alorreko ikerketa kooperatiboko zentro gisa duten esperientzia eta garatzen dituzten turismo egitasmo berritzaileak, hurrenez-hurren.

Era berean, Bilbon, Berrikuntzaren Agentziarekin, Innobasque-rekin; Asoarte, turismo agentzia hartzaileen elkartearekin eta Aktiba, turismo aktiboko enpresen elkartearekin euki dituzte bilerak.


 

Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia