Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

168 enpresa akreditatu dira aurten IKTen erabilerarako Praktika Egokietan

  • Honek esan nahi du guztien %95ak lortu duela, iaz baino %7 gehiago

2017/12/27 - BASQUETOUR
FacebookTwitterLinkedin

Euskadiko 18 eskualde eta hiri turistikoetako 168 enpresa akreditatu dira aurten informazio-eta komunikazio-teknologien erabilerarako Praktika Egokien programan. Akreditutako enpresa kopurua aurkeztutako guztien %95a da, 2016an baino %7 gehiago.

Basquetourren eskutik gauzatzen den programa honek euskal turismo sektoreko enpresetan IKTen erabilera hobetzeko helburua dauka, sensibilizazioa eta jomugako teknikarien eta hornitzaile teknologikoaren laguntzaren bidez.

Aurtengo edizioan azpimargarria da enpresa partehartzaileen %76k ereduaren ohiko bataz besteko mailaren gainetik lortu dutela akreditatzea eta gainera, %16k gorengo mailarekin gaineratu dutela.

Osagarri gisa, 24 formakuntza-tailer presentzial egin dira, turismo azpisektore ezberdinetako enpresarien arteko harremana sustatuz.

Parte hartu duten enpresariek programari 10etik bataz besteko 8,3ko asebetetzea eman diote, batez ere, aurrerapen teknologiko esanguratsuenen arabera gaurkotzen den programa bizia delako, sektorearen behar bereziak kontutan izanik; beraz, bere benetako aplikagarritasuna nabaritu eta baloratu daiteke.
 

Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia