Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

Gasteizek “Summer School” Turismo Jasangarriaren Nazioarteko Konferentzia hartuko du

  • Urteroko ekitaldi honek Europako turismo arloko ordezkaririk garrantzitsuenak bilduko ditu

2015/05/21 - BASQUETOUR
FacebookTwitterLinkedin

“Leadership and Gobernance in Sustainable Tourism” – Summer School- Nazioarteko Konferentzia ekainaren 30etik uztailaren 3ra arte Gasteizko Europa Kongresu Zentroan ospatuko da.

Basquetour-ek antolatutako Konferentzia, FEST (Foundation for European Sustainable Tourism)-ren laguntzarekin Europako Legebiltzarraren babesa du, besteak beste, eta ETC (European Travel Commission)-en laguntza ere izango du.

Bere helburua turismoaren industriak esku artean duen gai nagusienetako bati buruz hitzegitea da: turismo jasangarriari lotutako egitasmoen arrakasta nola hobetu eta finantzatutako ekimenen onurak nola monitorizatu.

Izena emateko epea zabalik dago eta formularioa eta behin-behineko egitaraua helbide honetan daude: http://www.summerschool.festfoundation.eu/

 

Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia