Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

Bukatu da Euskadin SICTED programa urtebetean ezartzeko Estatuko lehen pilotoa

  • Gaur egun turismo-jomugen kalitatea hobetzeko programaren ezarpena 4 urtetan egiten da eta, urtarriletik hasita, batera murriztuko da.
  • Atzo, 50 euskal turismo-eragile bildu ziren Donostia programa hau aztertzeko.

2017/12/20 - BASQUETOUR
FacebookTwitterLinkedin

Atzo, asteartea, euskal 50 turismo-eragilek hitzordua izan zuten Donostiako Miramar Jauregian SICTED-kalitatean Jarduera Egokiak programa urtebetean ezartzeko Estatuan egin den lehen pilotoaren emaitza baloratzeko. Gaur egun, programak lau urteko iraupena du eta batera murriztuko da, urtarriletik aurrera.

Bileran SICTED proiketuaren berrikuste metodologikoaren egungo egoera ere aztertu zen,Turismoko Estatu Idazkaritzak burutzen duena eta Basquetourren partaidetza duena euskal turismo-eragileek azken aurrerapenak ezagut ditzaten eta berreikuste horretan parte hartu ahal dezaten.

Jardunaldia lehiakortasun hiru teknikarik egindako hiru kasu arrakastatsuren erakusketarekin bukatu zen, hain zuzen ere, Aitziber Larrarte, Oarsoladekoa; Ana Iturbe, Uribekoa: eta Ion Ubide, Goierrikoa.

SICTED programaren helburua turismo-jomugen eta bidaiariaren esperientzia eta asebetetzearen kalitatea hobetzea da.
Gaur egun, Euskadin, 697 enpresek dute SICTED kalitate errekonozimendua. 

Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia