Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

Una representación vasca participa como invitada en la fiesta anual de la trashumancia en la localidad portuguesa de Alpedrinha

27/10/2016 - BASQUETOUR
FacebookTwitterLinkedin

Irailaren 16 eta 19 bitartean, Euskal Herriko ordezkaritza talde batek, Idiazabalgo dantzariak, Zegamako txistulariak, joaldunak, Idiazabalgo gaztagileak diren artzaiak, Euskadi ordezkatu zuten urtero Portugaleko Alpedrinha herrian ospatzen den trashumantziari buruzko festan, Fundaoko eskualdean.

Gemma Arrugaeta argazkilariak Asturiasen “Artzaintza” liburuaren aurkezpenean eginiko kontaktuei esker burutu zen. Portugalgo ordezkari talde batek aurtengo gonbidatuak izateko eskaintza luzatu zion argazkilariari eta modu horretara antolatu zuten Euskal Herrira bisita, Idiazabalgo Udalaren laguntzarekin, gonbidapen honetaz hitz egin eta lanean hasteko.

Idiazabal herria, Gaztaren Europar Ibilbideko bultzaitzailea izatea trashumantziari loturiko Portugaleko ekitaldi honetan parte hartzearen arrazoi nagusietako bat izan zen. Gema Arrugaetak eta Idiazabalgo Udalak diseinaturiko ordezkaritza honek euskal kultura azaltzeko erantzunkizuna izan zuen Portugalgo herri honetan eta Euskal Herria eta Portugalen arteko loturak sendotzekoa, artzantza eta gaztaren inguruan.

Horretarako, Portugalera Idiazabalgo Udaleko ordezkariak, Goierriko turismoko ordezkariak, Idiazabalgo Axari Dantza taldea, joaldunak, trikitilariak, Zegamako txistulariak, Idoia Etxeberria eta Axier Illarramendi harrijasotzaileak, Aitor Urteaga eta Xabier Dorronsoro aizkolariak, Idiazabalgo J. Aranburu eta Gaztiñaditxulo gaztandegiak eta Idiazabal Gazta Jatorri Izendapeneko ordezkariak, joan ziren.

Ordezkaritza taldean ere, lehen aipaturiko Gema Arrugaeta ere egon zen, Alpedrinhako kaleetan Idiazabalgo Udalak babesturiko euskal artzantzari buruzko argazki erakusketa bat jarri baitzuen, eta Oreka Tx txalaparta taldeak kontzertua eskaini zuen.
Ekimen guztirako Eusko Jaurlaritzaren laguntza eduki zuten Hazi eta Basquetourren bitartez.
 

Buscador

Aviso LegalContactoDescargasOtros sitios webNoticiasCalendario