Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

Maria Fernanda Di Giacobbe ganadora del Basque Culinary World Prize

  • Promotora insigne del chocolate venezolano, destacó por la red de educación, entrenamiento, emprendimiento, investigación y desarrollo que articula en comunidades rurales en torno al cacao criollo como fuente de identidad, cultura y riqueza económica.
  • La ganadora recibió 100 mil euros para donar a algún proyecto de su elección, que exprese el poder transformador de la cocina.
  • Un jurado conformado por los chefs más influyentes del mundo y expertos de otras disciplinas eligió al personaje que mejor expresó el poder de gastronomía para contribuir con la sociedad más allá de la cocina.

27/10/2016 - BASQUETOUR
FacebookTwitterLinkedin

Maria Fernanda Di Giacobbe izen zen Basque Culinary World Prize sariaren irabazlea. Basque Culinary Centerrek eta Eusko Jaurlaritzak sustatutako sari horrek ekimen eraldatzaileak bultzatzen dituzten chefak aitortzen ditu, Euskadi Basque Country estrategiaren esparruan.

Mariaren lanak era nabarmenean jartzen zuen agerian gastronomiak izan duen bilakaera, chef belaunaldi batek bere lanbidearen dimentsioa biderkatu eta, sukaldaritzaz harago, gizartea garatzen laguntzeko aukera zuela ulertu ondoren.

Di Giacobbe Venezuelako txokolatearen sustatzaile ospetsua izanik, Kakao eta Cacao de Origen bezalako proiektuengatik aukeratu zuten saridun. Proiektu horien bidez, hezkuntza, trebakuntza, ekintzailetza, ikerkuntza eta garapena sustatzen dituen sarea sortu du kakao kreolea ekoizten duten komunitateetan, horixe baita haien nortasunaren, kulturaren eta aberastasun ekonomikoaren iturria. Venezuelako egoera politikoa zaila bada ere, egoera ekonomiko ahulean dauden emakumeei aukerak eskaintzen saiatzen da; hala, emakume horiek trebatu eta txokolatearen mikroenpresari bihurtzen ditu.

Horrenbestez, 100.000 € jaso ditu, berak aukeratzen duen proiektu bati emateko, kontuan hartuta proiektu horrek sukaldaritzaren botere eraldatzailea adierazi behar duela

Erabakia uztailan jakinarazi zuten Balentziaga Museoan, Getarian, munduko chefik garrantzitsuenetako batzuek eta elikagaien alorrari lotutako adituek osatutako epaimahaia bildu eta gero. Celler de Can Rocako (Espainia) Joan Rocaren lehendakaritzapean, epaimahaiak ospe handiko hainbat chef bildu ditu: Ferran Adrià (Espainia), Dominique Crenn (Estatu Batuak), Heston Blumenthal (Erresuma Batua), Massimo Bottura (Italia), Michel Bras (Frantzia), Yoshihiro Narisawa (Japonia) eta Enrique Olvera (Mexiko). Horietaz gain, baina, elikagaien alorreko nazioarteko adituak ere izan dira epaimahaian, hala nola Harold McGee idazle eta ikertzaile estatu batuarra eta Massimo Montari elikaduraren historiako aditua. Eta, gainera, Laura Esquivel idazle mexikarra, Como Agua para chocolate liburu ospetsuaren egilea eta Cristina Franchini, Nazioarteko Legean eta Ekintza Humanitarioan aditua eta ACNUR Iheslarientzako Nazio Batuen goi komisarioa.

Basque Culinary World Prize saria 2016ko otsailean jarri zen abian, gastronomia indar eraldatzailea bihur daitekeela frogatzen dituzten adibideak aitortu eta bikaintasun-bokazioa duten ekintzaileen lana azpimarratzeko helburuarekin: jende berritzaile eta sortzailea, ekinekoa, joera nagusiez at ibiltzen eta arriskuak hartzen ere badakiena; baina, batez ere, gizartearekin konprometitutako pertsonak. Izan ere, aitzindariek jorratutako bidea ospatzeko ere sortu zen: besteak beste, Alice Waters eta Dan Barber Estatu Batuetan, Claus Mayer eta René Redzepi Danimarkan, Jamie Oliver eta Heston Blumenthal Erresuma Batuan, Gastón Acurio Perun eta Massimo Bottura Italian.

Saria Basque Culinary Centerrek (BCC) eta Eusko Jaurlaritzak antolatu dute Euskadi-Basque Country Estrategiaren esparruan. Herrialde-marka horrek EAEko erakundeen babesa eta partaidetza du eta Euskadi sustatzea du helburu, berezkoak dituen balioetan oinarrituta: ahaleginaren kultura, konpromisoa, gainditzeko gaitasuna, eraldaketarako bokazioa eta emakume eta gizonen arteko aukera-berdintasuna.

Buscador

Aviso LegalContactoDescargasOtros sitios webNoticiasCalendario