Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

La oferta de la Costa Vasca presente en dos importantes congresos en Gipuzkoa

  • El Congreso de la Federación de asociaciones de pensionistas de la marina mercante de Francia y UHINAK-II, Congreso transfronterizo sobre el cambio climático y el litoral, que se desarrollaron en FICOBA

27/10/2016 - BASQUETOUR
FacebookTwitterLinkedin

Irailan, FICOBA azokak itsasoari lotutako bi kongresu hartu zituen: Frantziako merkataritza-nabigazioko pentsiodunen elkarteetako Federazioaren Kongresua eta UHINAK.

Federazio frantziarrak 19.000 bazkide ditu eta Kongresuaren lehen jardunaldia Hendaian ospatu zen, beraz, mugaren bi aldeetan garatutako ekitaldia izan zen eta 600 partaide bildu zituen.

Bestetik, UHINAK- klima aldaketa eta kostaldeari buruzko mugaz bestaldeko II. Kongresua egin zen bertan, Bizkaiko Golkoan ardaztuta, Galiziatik hasi eta Bretaña frantziarraraino. “Uhinak”-en helburua aldaketa klimatikoaren ondorioen aurrean kudeatzaileen beharrak ezagutzea da. Honez gain, turismo-kudeaketari lotutako gaiak ere jorratu ziren, gehien bat, kostaldeko jomugen jasangarritasunari buruzkoak. Kongresu honek 150 zientzilari, teknikari eta administrazio bildu zituen.

Basquetour bi ekitaldiotan egon zen “Euskal Kostaldea” txoko batekin, sustapen-materiala eskainiz liburuxka orokorra, “Euskal Kostaldea itsasotik” jardueretako liburuxka eta euskal kostaldeko mapa, hain zuzen ere. Agentziaren helburua Euskal Kostaldeko eskaintzari buruzko informazioa ematea eta itsasoa eta kostaldea gustokoak dituzten pertsonak gurera erakartzea izan da.

Buscador

Aviso LegalContactoDescargasOtros sitios webNoticiasCalendario