Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

Basquetour apoya eventos y congresos en Euskadi, también en verano

  • Un año más, participa en el FesTVal de Vitoria.

27/10/2016 - BASQUETOUR
FacebookTwitterLinkedin

Euskadin egiten diren ekitaldiak eta kongresuak laguntzeko helburuarekin jarraituz, uda honetan Basquetourrek dozena erdi batekin kolaboratuko du, batez ere, Gasteizen baina baita Bilbon, Mundakan eta beste toki batzutan ere.

Aipagarrienetakoa, irailan ospatutako FesTVal jaialdia dugu. Basquetour, Euskadi estatuko merkatuan turistikoki sustatzeko asmoz eta produktu turistiko ezberdinen bidez, Gasteizen ospatu zen FesTVal jaialdiaren 8. edizioan lagundu zuen. Hain zuzen ere, bi ekintzatan.

Alde batetik, FesTVal eta Pro FesTVal edo jaialdiari lotutako ekitaldi profesionala sendotzeko. Eta bestetik, euskal gastronomia sustatzeko, Euskadi Gastronomika produktu klubaren eskutik. Era honetara, aurten Klubeko kideak diren Gasteizko 5 taberna eta jatetxek pintxo menu berezia eskaini zuten jaialdiko egunetan.

Gasteizen jarraituz, uztailan, Europa Jauregian Musikoterapia Udako Eskolako 30. Edizioa ospatu zen eta toki berean egin zen baita ere, Landareak Genetikoki Hobetzeko VIII. Kongresua 150 ikertzaile, irakasle, teknikari eta sektoreko enpresa ingururekin, eztabaida, zabalkundea eta landareen hobekuntza genetikoa osotzen duten arlo ezberdinetako aurrerapenetan eta joeretan gaurkotzeko helburuarekin. Aurten, gainera, zientzia-enpresa saio bat ere izan zen, BIOVEGENek antolatuta eta ikertzaileak eta enpresak bildu zituen zientzia eta enpresaren arteko lankidetza indartzeko asmoarekin.

Gasteiztik atera gabe, Gran Hotel Lakua hotelean, “Expochess” Kongresua ospatu zen. Xakearen unibertsoaren kultur zeharkakotasuna lortzeko, artearen adar desberdin xakearekin eta emakumeekin batzeko misioia zuen kultur jaialdi honek.

Euskadiko toki ezberdinetan ospatu zen, aldiz, “Paracycling world cup” kirol ekitaldia, mundu guztiko paratxirrindulariekin. Izan ere, euskal froga honetan Joko Paralinpikoetako eta Munduko Txapelketetako hainbat txapeldunek hartu zuten parte. Guztira, mundu guztiko 35 naziotako 311 kirolarik. Lasterketak Bizkaian eta Araban ospatu ziren: hain zuzen ere, Gasteizen, Bilbon, Mungian eta Elorrion.

Bestalde, Espainiako Astronomia Elkartearen XII Bilera Zientifikoa, uztailan, Bilbon ospatu zen EHU/UPVko Bizkaia Aretoan. Bileraren asmoa zientzia-eztabaida baterako foro bat sortzea zen, estatuko astronomiak eta bere gonbidatuek euren lan gaurkotuenak aurkeztu eta eztabaidatzeko, lankidetzarako ekimen berriak suspertzeko eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko helburuarekin.

Eta Mundakan, “The Basque Music & Cook Festival” ospatu zen. Musika Euskadiren identitate ikur handieienetakoa den gastronomiarekin, eta kostaldeko herri honen elementu erakargarriena den surfarekin uztartu nahi duen ekitaldia, hain zuzen ere.

Azkenik, irailean BEC-en egin zen “Biospain” azokan Basquetourrek informazio puntu bat jarri zuen Asociación Española de Bioempresas elkarteak Biobasque-rekin batera sustatutako ekitaldian.

Buscador

Aviso LegalContactoDescargasOtros sitios webNoticiasCalendario