Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

Brasil, Australia y Japón mercados en los que hemos realizado jornadas de comercialización y promoción de Euskadi como destino de ocio, y Reino Unido, Suecia y Andalucía, como destino MICE

  • Las jornadas tuvieron lugar en julio y en septiembre

27/10/2016 - BASQUETOUR
FacebookTwitterLinkedin

Euskadin Brasil porzentai pisu txikiko merkatua izan arren (%0,3), bidaia-eragile brasildarrek gero eta interes handiagoa erakusten dute gure jomugarekiko. Gero eta gehiago dira “Premium turismoa” deitutakoaren bezeroak, esklusibitatea eskatzen dutenak, bisitatzeko toki berriak, esperientzi berriak nahi dituztenak. Zentzu honetan, Euskadik interesa sortzen du bere kultur identitate handiagatik eta duen aparteko gastronomiagatik.

Honegatik, Basquetourrek Brasilgo hamabost bat bidaia-eragilerekin eta touroperadoreekin antolatutako “Premium” merkaturatze jardunaldietan parte hartu zuen, Madrilen.

Estatuan, turismo mota honetarako ohiko jomugak Madril eta Bartzelona dira, batez ere, baina baita, Andaluzia eta Santiago de Compostela ere.

Basquetour Australian eta Zelanda Berrian ere izan zen jomugaren aurkezpen ezberdinetan berrehun bat eragileri, bai enpresa handietakoak baita txikiagoetakoak ere.

Australia Euskadin gero eta presentzia handiagoa duen merkatua da. Zenbaki absolutoetan pisu txikia duen arren (22.364 sarrera 2015ean), hazkundeak sarreratan (+%63) eta gaualdietan (+%81) azken bost urteotan, oso adierazgarriak dira.

Merkatu heldua da, independientea eta esploratzea gustokoa duena. Interneten bilatzen du jomugari buruzko informazioa baina erretserbak, %80an, agentzien bidez egiten dituzte. Europara egiten dituzten bisitak dira luzeenak, 35 egunera arte luzatzen dira kasu askotan, eta aipagarriak dira Erresuma Batura eta Italiara egiten dituzten bisitak, senitartekoak eta lagunak ikustera.

Euskadi, hasiera baten, oso gustokoa duten jomuga da elementu garrantzitsuak biltzen dituelako: egun gutxitan erraz zeharkatu daiteke, gastronomia aparta du, historia, ondarea, portuak ere baditu, Bilbo eta Donosti daude eta hiri hauek ezagutzeko gogoa dute; eta naturan ibilbideak eta ekintzak egin zein upategiak bisitatzeko aukera eskaintzen dizkie. Gainera, Erresuma Batutik Euskadira iristea erraza da.
Irailean, aldiz, Japon izan zen landutako merkatua. Alde batetik, “International Business Meeting”-ean, JATA Elkarteak antolatutako bidaia-eragile eta touroperadore japoniarrekin egiten den topaketa profesionalean, eta bestetik, “Jata-Tourism Expo Japan” azokan.

Azoka honetara profesionalak eta kaleko publikoa joaten dira eta guztira, 160.000 bisitari izan ziren aurtengo edizioan, euretatik 40.000 turismo arloko profesionalak.

Gero eta gehiago dira Euskadi bisitatzen duten japoniarrak, Europarako opor-zirkuitoetan jomuga moduan sartzen baitute. Bilboko aireportuak lotura onak ditu zirkuitoetako gainontzeko hiri europarrekin: Paris, Londres, Munich, Amsterdam, Istanbul, Frankfurt,…

Datuek merkatu honen azken urte hauetako hazkundea baieztatzen dute: hotel eta landa-ostatuetan 2011an izandako 8.989 bisitaritatik 2015eko 19.187etara iritsi da.

Bisitari japoniarrari oso interesgarri iruditzen zaio gure kultura, gastronomia, gure kultur eta historia-ondarea eta arkitektura modernoa.
Baina aisiarako ezeze, MICE-rako jomuga gisa ere sustatu eta merkaturatu izan dugu. Londresen, britaniar MICE agentzia nagusiak eta mundu guztiko jomugak biltzen dituen “M&IT Agency Challenge”-an, 27 jomuga eta nazioarteko 43 eragilerekin izan ginan uztailan. Eurekin jomugaren aurkezpenak, “taldeak osotzeko” ekintzak eta zuzeneko bilerak partekatu ziren.

Estokolmon hogeitahamar bat eragilerekin izan ginan, lehen aldiz, hiri honetan egindako MICE-rako eskaintza sustapen eta merkaturatze jardunaldi batean. Euskal 3 Convention Bureaux-a ere bertan izan ziren. Eragile suediarrak pizgarrien arloan adituak ziren eta Euskadik bere tamaina, osagarritasuna eta gastronomian zein kulturan duen kokapenagatik, oso aukera handiak ditu arlo honetan.
Iparreko merkatuek oso jokabide positiboa erakusten dute Euskadirekin hegaldi zuzenik euki ez arren. Suediak, %3,9ko hazkundea erakutsi du 2015ean 2014arekin alderatuta.

Euskadirekiko interesa gero eta handiagoa da eta horrela adierazten du “Vagabond” Suediako bidaia-aldizkaririk garrantzitsuenak artikulu batean non Donostia Europako oporralditarako jomugarik onenen sailkapenean lehen tokian agertzen den.

Azkenik, Andaluziako merkatuan hain zuzen eren, Meliá kateak Basquetourren laguntzarekin hamabost bat eragile andaluziar ekarri zituen Euskadira MICE-rako baliabideak ezaguterazteko. 

Buscador

Aviso LegalContactoDescargasOtros sitios webNoticiasCalendario