Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

El skyline “Euskadi Basque Country” del vanguardista artista Yoon Hyup, elemento de promoción turística internacional en verano

  • La consejera de Desarrollo Económico y Competitividad, Arantxa Tapia, entregó al alcalde de Donostia, Eneko Goia, y en presencia del artista Yoon Hyup, el cuadro del “skyline” de Euskadi hecho expresamente para la ocasión con motivo de la capitalidad cultural europea de la ciudad.

27/10/2016 - BASQUETOUR
FacebookTwitterLinkedin

Eusko Jaurlaritzak, Basquetourren bidez, Yoon Hyup Nueva Yorken bizi den artista korear abangoardistari Euskadiren “skyline”-a egiteko enkargua egin zion Basque Country jomugaren sustapenerako elementu gisa.

Lan honetan jomugaren top turistikoak azaltzen dira, besteak beste Donostia, eta Ekonomiaren Garapenerako eta Lehiakortasun sailburuak, Arantxa Tapiak, Hyupek une horretarako espreski egindako “skyline”-aren koadro bakarra eman zion Eneko Goia alkateari, hiriko udaletxean, kultur hiriburutza europarra dela-eta, artista korearraren aurrean. Ekitaldian Merkataritza eta Turismo sailburuordea, Itziar Epalza; Basquetourreko zuzendaria, Arantza Madariaga, eta Turismo zuzendaria, Mertxe Garmendia, ere izan ziren.

Era honetara, Eusko Jaurlaritzak kulturak-arteak jomuga turistiko baten, baliabide erakargarri gisa, duen garrantzia azpimarratu nahi izan zuen, Donostia 2016 honetan argi ikusi denez. Tapia sailburuaren esanetan “hiriaren europar hiriburutasunaren urtean, Jaurlaritzak arte lan bat erabili nahi izan du, kasu honetan abangoardiako nazioarteko artista baten lana, Euskadi guztia sustatzeko gure jomugara bisitari gehien iristen diren unean eta Donostiako alkateari eman nahi izan diogu kulturak turismoa erakartzeko duen garrantziaren sinbolo gisa”.

Bere aldetik, Eneko Goia alkateak Eusko Jaurlaritzak egindako eskaintza eskertu zuen, “Donostiaren ondare artistikoa aberastuko duen neurrian, guretzat hain berezia den urte honetan”. Goiak azpimarratu nahi izan zuen nazioarteko ospea duen artistaren lanaren orijinala “gure hirian gozatu ahal izango dela”, eta udalak ohorezko leku bat gordeko duela “artelan hau herritar guztiok ikusi eta apreziatu dezaten” gaineratu zuen.

Koadroa ezeze, Hyupek “merchandising” elementu ezberdin egin zituen lan honetatik abiatuz eta Eusko Jaurlaritzak udan Euskadiren turismo sustapenerako erabili izan ditu: kamisetak, olanazko poltsak eta koadernoak.

Huyparentzat lana “Euskadin zehar bideoak, argazkiak eta historiaren bidez egindako bidaia izan da. Orain Nueva Yorken bizi naizen honetan, artista moduan, kultura ezberdinekin elkarri eragiteko aukera asko ikusi ditut, ez bakarrik Estatu Batuetako kulturarekin nazio ezberdinetako kulturekin ere. Egitasmo honen bidez ezagutu nuen Euskadiren historia eta kultur ondarea. Ez zitzaidan bereziki saila egin. Nik, batez ere, marrazki abstraktoak sortzen ditut eta, aldi berean, marrazki horien detaile zehatzei erreparatzen diet. Arte lan honi dagokionez, luzeroan egon nintzan toki guztiak mapan begiratzen, bideokien batera, bakoitzaren eta inguruen kokapena ikusteko, armoniaz irudikatzeko. Honez gain, Euskadira egindako bidaiaren nire esperientziak gogoratzen eta obran sartzen ahalegindu nintzan, esaterako ezagutu nuen jendearen nortasuna, hiriaren soinuak eta eguraldia”.

Euskadira egindako bisitan, Huypek bere lanean agertzen diren top batzuk eta inguruak bisitatu zituen.


Nor da Yook Hyup.-

Artista korear gaztea da. Seulen jaioa eta hazita, gaur egun Nueva Yorken bizi eta egiten du lan. Yoon Hyup-ek arte ederretan eta 90 hamarkadako Koreako “patinaren kulturan” ditu bere sustraiak.

Bere lanak korear kolore tradizionalak eta “Vine nube” eta “Wind nube” deitutako patroietako elementuetatik hartzen du inspirazioa.
Paretetarako lientzoetatik hasi eta galeria-erakusketetaraino eta Nike, Facebook, Tommy Hilfiger, Wieden + Kennedy edo Rag & Bone bezalako mundu mailako marka eta enpresetarako produktuetaraino giten ditu.

Yoon Hyupek publikoarekin komunikatzeko aukerak bilatu eta aukeratzen ditu. Bere lana IdN, GQ, Complejo, W Magazine, Nylonand etabarretan aurkeztu da.

Informazio gehiago:
http://yoonhyup.com/About-Artist

Buscador

Aviso LegalContactoDescargasOtros sitios webNoticiasCalendario