Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

Nuevas operaciones de investigación del Observatorio Turístico de Euskadi

  • Durante 2016 y 2017 se encuestará a turistas de diferentes perfiles en establecimientos turísticos de Euskadi para profundizar en el conocimiento de la demanda turística.

27/10/2016 - BASQUETOUR
FacebookTwitterLinkedin

Basquetour-Turismoaren Euskal Agentzia elkarte publikoaren Euskadiko Behatoki Turistikoak, ezagutza sortzeko eta turismo sektoreari zabaltzeko eragile gisa, ikerketa-operazio batzuk planifikatu eta diseinatu ditu 2016 eta 2017rako, turismo-eskariaren ezaugarriak Euskadin ezagutzeko eta aztertzeko helburuarekin.

Epe honetan burutuko diren operazioak bost izango dira:

Euskadira hurbiltzen diren bisitarien unibertsioaren berbalioztapena, bidaiaiaren motibazioaren arabera. Eustatek (Estatistika Euskal Institutoa) eta INEk (Instituto Nacional de Estadística) araututako turismo-ostatuetako jarduerari buruz burutzen dituzten operazioetan emaitzak ez dira bidaiaren motibazio nagusiaren arabera bereizten. Beraz, operazio hau sortzen da Euskadiko turismo-eskarian dauden motibazio ezberdinak sakonago ezagutzeko eta jardueran bakoitzak duen pisua zehazteko dagoen beharragatik.

Ibiltur Aisia 2016/2017, aisialdirako Euskadira hurbiltzen diren bisitarien profila eta portaera. Operazio honen helburua aisiagatik eragindako turismo-eskariaren tipifikazioa eta karakterizazioa da, bai Erkidegoko biztanleena baita bertan bizi ez diranena ere, baina beti ere lo ohiko etxebizitzatik kanpo eginez gero.

Ibiltur MICE 2016/2017, Euskadin ospatzen diren kongresu eta konbentzioetara etortzen diren pertsonen profila eta portaera. Operazio hau MICE (Meetings, Incentives, Conventions and Exhibition) bisitariaren profila eta portaeraren ezagutzara bideratua dago. MICE kontzeptuak negozio-turismoari erreparatzen dio, hau da, lan, profesional- edota elkarte-jarduerekin lotutako bidaia-arrazoitzat duten turismo-joerei.

Turismo-Gastua Euskadi 2016/2017.Bere helburua Euskadiko turismo-helmugatan turismo-eskariaren gastu-portaeren ezagutzan sakontzea da. Aisia-arrazoiengatik etortzen diren bisitariek, Euskadin bizi ala ez, egiten dituzten gastu zuzenen tipifikazio, karakterizazio eta azterketa kuantitatiboaren bidez, jatorrian egindako gastuetatik hasi eta helmugan egindakoetaraino aztertuz.

Aisia-turismoaren eragin sozioekonomikoa Euskadin 2016/2017. Aisia-turismoaren eragin sozioekonomikoa aztertzea beharrezkoa da Euskadiren susperketari eta garapenari sektore honek egiten dion ekarpena ezagutzeko. Lehenago aipatutako Ibiltur eta Turismo-Gastua bezalako operazioei esker, Euskadira etortzen diren bisitariengandik lortzen den informazioaren bidez eta beste barne edota kanpoko iturrietatik lortzen denaren bidez, eraginaren neurketa bat egin daiteke.

Operazioak Euskadiko turismo-establezimendu arautuetan ostatu hartzen duten bisitariei aurtengo irailaren erdialdetik eta urtebetez egingo zaizkien elkarrizketen bidez burutuko dira. Horretarako Behatokiak gutun bat bidali die euskal turismo-establezimendu eta erakundeei aipatutako operazioei buruzko informazioa eta helburuen berri emateko eta, aldi berean, euren laguntza eskatzeko.
Behin, aipatutako operazioak bukatzerakoan, emaitzak euskal enpresei eta erakundeei zuzenduko zaizkie euren jardueraren

kudeaketarako erraminta baliogarri bezala.

Informazio gehiagorako: observatorio@basquetour.eus

Buscador

Aviso LegalContactoDescargasOtros sitios webNoticiasCalendario