Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

Este verano Euskadi Basque Country se ha dado a conocer en Washington

  • El Smithsonian Folklife Festival permitió realizar una serie de acciones de promoción, comercialización y encuentros profesionales protagonizados por los diferentes sectores económicos de Euskadi que, según la consejera Arantxa Tapia, permitieron que en EEUU se abrieran puertas y que ahora toca dar continuidad al trabajo.
  • En el citado festival, se presentó también Donostia 2016 y la oferta cultural y turística de la ciudad. Asimismo la gastronomía vasca y Aduriz protagonizaron una cena en la Library of Congress, presidida por Arantxa Tapia.

27/10/2016 - BASQUETOUR
FacebookTwitterLinkedin

Washingtoneko “Smithsonian Folklife” jaialdia, aurten Euskadi Basque Country-ri eta bere kulturari zuzendua, Basque Country marka bere osotasunean sustatzeko eta ezaguterazteko aitzaki paregabea izan da uda honetan, euskal ekonomiaren sektore guztiak izan baitziren ekintza, jardunaldi eta topaketa profesional ezberdinetan eta hauei esker, Arantxa Tapia sailburuak azpimarratu zuenez “EE.BBetan ateak ireki ditugu eta orain han egindako lanari jarraipena eman behar zaio”.

Sailburuak jaialdiaren inaugurazioan parte hartu zuen, “Art and Industry” museoan eta, Itziar Epalza, Merkataritza eta Turismo sailburuordearekin; Iñaki Zarraonaindia, Industria sailburuordearekin; Ander Caballero, Estatu Batuetan Eusko Jaurlaritzaren ordezkariarekin; Ainhoa Ondarzabal, Nazioartekotze zuzendariarekin; eta Arantza Madariaga, Basquetourreko zuzendariarekin kultur ekintza erraldoi hau ospatu zen tokia_“Mall”-a_ bisitatu zuen. Bertan Basquetour Country jomugari buruzko informazio turistikoa ere eskaini zen. Jaialdia urtero ospatzen da “National Mall”-ean, Washington DC hiriaren erdigunean, Kapitolioa eta Etxe Zuria lekukoak direla eta aurten, milioi bat lagunek bisitatu zuten eremu hau Euskadiren kultur, turismo eta gastronomia baliabideak ezagutuz. Ekintza honen eragin informatikoa 40 milioi laguni iritsi zitzaien.

Aldi berean eta “Mall”-etik kanpo, beste ekintza batzuk ere ospatu ziren, esaterako Basquetourrek Washingtonen antolatutako sustapen eta merkaturatze jardunadia, New Yorken aurretiaz ospatutako antzeko jardunaldian izan ziren euskal turismo enpresa eta jomugen partaidetzarekin,: Bilbo, Donostia, Gasteiz, Arabako Errioxa, Aranzazu Katea. Starwood Katea,Thabuca, Hagoos, San Sebastian Food, NIS, Basque DMCak eta STI.

Donostia 2016, euskal gastronomia eta Aduriz ere izan ziren, une ezberdinetan, euskal presentziaren protagonistak Estatu Batuetan.

Mall-ean, Donostia izan zen protagonista egun batez eta jaialdira joan zirenek hiriburutasunaren logoa zuen kamiseta bat janzteaz gain kultur egitaraua eta hiriaren turismo baliabiderik esanguratsuenak ezagutu ahal izan zituzten. Era honetara, Donostiak egitasmo hau eta hiria bera ere, Europan ezeze (Londres, Berlin, Brusela, Wroclau, Paris, Madril, Bartzelona,..), Atlantikoaren bestaldean ere erakutsi ahal izan zuen, ongi-etorri beroa lortuz.

Jaialdiaren eremutik kanpo, euskal gastronomia eta Andoni Luis Aduriz sukaldaria 160 gonbidatuentzako afari baten protagonistak izan ziren. Arantxa Tapia sailburuaren burutzapean, Library of Congress tokian ospatu zen. Izan ere, euskal gastronomiaren erakusketa bat izan zen euskal turismoarentzako garrantzitsua den merkatuan. 2015ean, estatu batuarrek guztira, 89.086 sarrera eta 192.587 gaualdi egin zituzten Euskadiko turismo establezimendutan eta azken 5 urteotan merkatu hau %45 hazi da.

Buscador

Aviso LegalContactoDescargasOtros sitios webNoticiasCalendario