Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

Bihar “OPCE Training Day”-a ospatuko da Gasteizen

• Europa Jauregian izango den jardunaldi hau Eusko Jaurlaritzaren Turismo saila eta Asociación Vasca de Organizadores Profesionales de Congresos y Eventos elkartearen arteko hitzarmenari esker ospatuko da.

2017/12/11 - BASQUETOUR
FacebookTwitterLinkedin

Asociación Vasca de Organizadores Profesionales de Congresos y Eventos elkarteak bihar, lehenengoz, “OPCE Training Day”-a ospatuko du, Gasteizko Europa Jauregian.

“Training Day”-aren helburua ekitaldien munduko azken joerak erakustea, arlo ezberdinetako profesionalek kongresu gero eta gehiago Euskadin antolatu ditzatela, eta OPC-en elkarteari eta zereginari garrantzi nabarmenagoa ematea da.
Maider Etxebarria Turismo eta Ostalaritza zuzendariak parte hartuko duen jardunaldia zientzia elkartetako, elkarte profesionaletako, erakunde publikoetako eta abarretako arduradunei zuzendua dago eta 100 profesionaletik gora joatea aurreikusten da.

Jardunaldia Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo saila eta aipatutako elkartearen arteko hitzarmenari esker garatuko da eta Vitoria Turismo, ekitaldiko anfitrioiaren eta 3 hiriburuetako Convention Bureau-en lankidetzarekin, azken hauek, gainera, hizlari zereginetan ere arituko dira.

Hitzarmenaren bidez, Turismo sailak elkarte profesionalei laguntzen die, lankidetza publiko-pribatua bultzatuz, eta MICE produktuari kalitatezko turismoa erakartzeko duen garrantzia emanez; izan ere, aisiako turismoak baino bataz besteko gastu handiagoa egiten baitu eta urte guztian eta aisiako turismoaren denboraldi altuetatik kanpo ostatu hartzeko ahalmena dauka.

Eusko Jaurlaritzaren ingurumen kudeaketarako elkarte publikoak, Ihobek, ere lagunduko du “Erronka Garbia”, ingurumen ikuspuntutik ekitaldi jasangarriak antolatzeko garatu duen egiaztagiriari garrantzi handiagoa emanaz.


Informazio gehiago: https://www.opce.eus/
 

Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia