Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

Euskadiko 174 turismo-enpresak Turismo Kalitatearekiko Konpromisoaren (SICTED) bereizgarria jasoko dute

• Bestalde, ekimenean, Tolosaldea eta Goierriren lankidetza-erakundeen laguntzaz egindako IKTen erabileran Jardunbide Egokien programaren ekitaldi "pilotuan" parte hartu duten beste hainbat enpresaren 9 aitorpen-diploma entregatuko dituzte. • Eusko Jaurlaritzak datorren astelehenean, 18:00etan, Samaniegoko Baigorri Upategietan (Araba) entregatuko ditu ziurtagiriak. • Sektore turistikoko Euskadiko 509 enpresak dagoeneko lortu dute bereizgarria.

2012/03/06 - BASQUETOUR
FacebookTwitterLinkedin

Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak, Basquetour Turismoaren Euskal Agentziaren bidez, datorren astelehenean, 18:00etan, 174 aitorpen entregatuko dizkie Kalitate Turistikoaren Konpromisoaren saria jaso duten enpresei. Samaniegoko Baigorri Upategietan (Araba) izango da ekitaldia eta Pilar Zorrilla Merkataritza eta Turismoko sailburuordea, Isabel Muela turismoko zuzendari nagusia eta Ana Izagirre Basquetourren zuzendari nagusia izango dira bertan.

Turismo Kalitatearekiko Konpromisoaren programak turismo-establezimenduetako kudeaketan zorroztasuna bultzatzea eta, horrekin, sektoreko profesionalizazioa areagotzea du xede, epe luze eta ertainera. Programa establezimendu txikiei zuzenduta dago, nagusiki, eta negozioaren kudeaketa, eskainitako zerbitzua eta bezeroaren asebetetasuna hobetzea du xede.

Programa 2006an hasi zen txertatzen Euskadin eta, orduz geroztik, 509 euskal enpresek lortu dute Turismo Kalitatearekiko Konpromisoaren bereizgarria.

Era  berean, ekimenean, 9 aitorpen-diploma emango dizkiete Tolosaldeko eta Goierriko lankidetza-erakundeen laguntzaz egindako IKTen erabileran Jardunbide Egokien programaren ekitaldi "pilotuan" parte hartu duten enpresei.

Eusko Jaurlaritzak lanean diharduen turismo-kalitatearen estrategiako partaide dira Turismo Kalitatearekiko Konpromisoaren programa eta Kalitate Turistikoaren Q ziurtagiria. Estrategia horretan lanean dihardu Basquetourrekin batera, euskal establezimendu turistikoak zerbitzuen kalitatea hobetzeak duen garrantziaz gero eta gehiago jabetu daitezen. Etengabeko hobekuntza horren alde egindako apustuari esker, Euskadik enpresa turistikoen zerbitzua eta kudeaketa ziurtatuta kalitatezko turismoaren erreferente gisa kokatzea lortu du.
 

Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia