Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

Retortillo sailburuak euskal Turismo eta Merkataritza sariak eman ditu

  • Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak banatzen dituen sariak aurten, turismo arloan, Juan Jesús Valdelana, Valdelana Upategietako kudeatzaileari lan-ibilbiderik onenagatik; lehiakortasun saria Azurmendi Eneari; berrikuntza saria Zerupe Hotelari eta aipamen berezia FestVali eman zaizkie. Merkataritza arloan, sariak, Blondie & Ole Morenarentzat, enpresa-lankidetzari; Joxe Mari Barriola, merkatal berrikuntzari; Eguzkilore, lan-ibilbideari; eta BilbaoCentro hiriko merkatal inguruen susperketari.
  • Sari-banaketan Sailburuak iragarri du “Ignaziotar Ibilbidea” egitasmoa, Turismo sailak aurkeztua, Europar Batzordeak bultzatzen duen EDEN Sariaren (European Destinations of Excellence) irabazle espainiarra izan dela.

2017/12/15 - BASQUETOUR
FacebookTwitterLinkedin

Bilboko Arte Ederretako Museoan banatu dira euskal Turismo eta Merkataritza sariak, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburu Alfredo Retortilloren burutzapean, eta Miguel Zugaza Museoko zuzendariak lagundutua. Agintarien artean, Bilboko alkate Juan Mari Aburto egon da.

Retorillo sailburuak bere hitzaldian azpimarratu du bere sailak, sektoreko enpresen jarduera urte guztian zehar luzatu dadin, turismoa bisitari gehieneko denboraldietatik eta ohiko tokietatik kanpo ere izateko egiten dituen politiken garrantzia. “Gure eskaintza-nabarmendu du Retortillok- eguzkia eta hondartza monolaborantza-turismotik urrun dago, horrexegatik gure ezaugarriak eta sendotasunak indartu behar ditugu: mundu mailan izena duen gastronomia, gure natura-baliabideak, gure hiriburuetako kultur-eskaintza”. Turismo-bikaintasuneko politiketan eusteak bisitarien egonaldia luzatzea, gastua igotzea eta gaualdiak hazteko erronkari aurre egin ahal izatea dakar.

Sailburuak aipamen berezia egin dio merkataritzari aste honetan, Merkataritza sailak, 250.000 erosketa-txartel merkatura irteera-eskaintzarekin aurkeztutako kanpaina aipatuz, hurbileko denda txikiei 2’5 milioi euro erakarri dituen ekintza hain zuzen ere. Aldi berean, sailburuak errepasu bat egin die merkataritzari laguntzeko urtean zehar garatzen diren programa ezberdinei. Besteak beste, establezimenduen modernizaziorako laguntzak, digitalizazio-programak, negozioa uzten dutenak eta hasi nahi dutenen arteko enpresa-transmisiorako programak, etengabeko formakuntza eta merkatal-guneen susperketa-estrategiak.

Azkenik, sari-banaketan EDEN saria Ignaziotar Lurraldea egitasmoari eman izana ere iragarri da. Loiolako Santutegitik ateratzen den ibilbide espirituala EDEN sarien 8. Edizioaren Estatuko baliabidea izan da. Turismo sailak aurkeztutako hautagaitza da Ignaziotar Bidea nabarmentzeko asmoz.Horrela, egitasmo irabazlea, turismoaren lehiakortasuna eta jasangarritasunaren aldeko Europar Batasunaren ekimenaren barnean, EDEN Sare Europarra osotzen duten bikaintasun-jomugen talde apartaren mailan jartzen da.


ERANTSIA. Sarituak

Turismo Sariak 2017

1.- Juan Jesús Valdelana,
Valdelana Upategietako kudeatzaile eta jaube ekintzaileak Arabako Errioxan enoturismoaren aldeko apustua egin du eta aintzindari izan da esperientzi berriak sortzen eta bidaiaria harritzeko gauzak egiten, bere asebetzea, ongizatea eta oroimenean mantentzen diren esperientzi ezberdinak bilatuz.

2.- Azurmendi Enea:
Azurmendi berrikuntzaren eta produktu berrien sormenaren, ekoizpen prozesu berrien, merkatu berrietara sartzearen,lehengai berrien eta antolatzeko era berrien eredu argia da. Ostalaritza establezimendu bat ulertzeko modu berria. Mendi-magalean eta upategiz inguratua dagoen erakina Eneko Atxaren filosofiaren oinarria den jasangarritasunari lehentasuna emanaz asmatu zen. Izan ere, Atxak “bere etxea” deitzen dio. Ziur asko, egungo arkitekturaren eraikin jasangarri berezienetarikoa da.

3.- Zerupe Hotela
: 2015ean sortu zen eta berehala sektorearen errekonozimendua hartu zuen bere berrikuntza eta jasangarritasunagatik kontzeptuan eta teknologia berrien erabileran. Turismo-establezimendu berritzailearen eredu argia da, ez berez (hotela da) negozio berritzailea izateagatik industria-nabe bat izatetik egungo establezimendua izateko aldaketagatik baizik, eta klimatizazioan, energia-eraginkortasunean eta isolamendu akustikoan erabilitako joera berritzailekaitik. Aurten, bi sari eskuratu ditu: Rusticae eta La Razón-ekoak.

4.-FestVal:
2009an sortua, osotasunean telebistari bere formato guztietan eskainitako lehen jaialdia da. Ekitaldi honen inguruan turismo-produktu bat sortu da, bere helburuen artean, nazioarteko errekonozimendua duena telebista-produktuen ekoizpenari dagokionean, eta hedabideetako ohiartzuna aprobetxatzea.


Merkataritza Sariak 2017

1.- Blondie& Ole Morena: Modako denda, 2014ean Olé Morena, andrazkoentzako zapatak diseinatzeko euskal denda eta Blondie, Gasteizko abangoardiako moda-dendaren arteko fusiotik sortua. Arropa eta oinetakoetan azken joerak eskaintzen ditu duen zabal, erakargarri eta goxo batean. Enpresak bilduma guztietan bere diseinu liluragarriak adierazten ditu, sormen eta garapen prozesuan, pasarelatan, abangoardiako modan eta joerak zehazten dituzten enpresa handietan inspiratuak.

2.- Joxe Mari Barriola Harategia:
gune gastronomiko bakarra da Ibarran. Berrikuntzaren eredua, ez bakarrik negozioaren kontzeptuari dagokionez, baita ere era honetako negozio familiarretan erabiltzen den teknologia aplikatuan eta bertan egindako produktuetan. Ez ohiko harategia da, tradizionala eta eskuz egindakoa eskaintzen duena, bezeroari hurbilduz, “tradizioa eskura”, bezeroari erosketa-esperientzia berezia eginaz.

3.- Eguzkilore:
1959an, Bilboko Alde Zaharrean, hasten da Zuluaga bitxidenden historia, non Ixidor Zuluaga bitxigile-maixuak hiriburuko bitxi-dendari ospetsuenentzako piezak egiten zituen. Gaur egun, enpresa Zuluagara familiaren bigarren belaunaldiak zuzentzen du. Igotz Zuluagak, merkatal lanetan eta negozioaren garapenean, eta Ander Zuluaga, bitxigile-maixuak, bitxigile artisauaren zereginetan.

4.- BilbaoCentro:
20014ean jaio zen Indautxuko merkatarien Elkartea eta Bilboko Zabalgunekoaren fusioarekin. Elkartearentzat garrantzitsua zen kalean, bazkideekin ondoan, presentzia nabarmena izatea, erreferentzia handiagoa izateko eta zerbitzu eraginkorragoa emateko. Horrexegatik, 2009an, erdialdeko lokal modernu bat inauguratu zen eta, berehala, kaletarrentzako ere erreferentzia bihurtu zen barrualdean egiten zenagatik.

Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia