Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

Iberiak Bilbora dituen hegaldien maiztasuna gehituko ditu 2018an

2017/12/11 - BASQUETOUR
FacebookTwitterLinkedin

Iberiak beste hegaldi bat eskainiko du Madrilgo aireportutik Bilbokora larunbat goizetan, 2018ko martxoaren 3tik hasita, asteburuko ihesaldiak errazteko asmoarekin.

Horrela iragarri du espainiar konpainiak agiri baten eta hegaldi berri honekin bi hiriburuak larunbat eta igandeetan, egunero, lau hegaldirekin lotuko dituela adierazi du.

Gaur egun, Iberiak larunbatetan hiru hegaldi ditu Madriletik Bilbora, lehenengoa 11:45etan ateratzen da eta hiriburu bizkaitarrera ordubete beranduago iristen da.

Larunbatetako hegaldi berria, Madriletik 9etan aterako da eta 17:40etan itzuliko da. Era honetara, bidaiariek egun pasa egin dezakete edo bestela, egonaldia luzatu igandeko ordu bereko hegaldira arte.

Iberiaz ezeze, Voloteak Bilbon bere hamaikagarren basea irekiko du eta Vueling-ek Bilbon duen basea indartuko du eta bere eskaintza %20 gehituko du 2018an.
 

Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia