Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

Norwegianek Bilbo eta Estokolmo lotuko ditu 2018ko udan hasita

  • Oslorekin batera, Norwegianek Bilborekin lotzen duen Iparreko bigarren hiria da. Konpainiak Loiu Hego Teneriferekin ere lotzen du.
  • Hegaldi berria asteazkenero eta larunbaterko maiatzaren 2tik abuztuaren 29ra arte eskainiko da, hasierako 34,25 euroko prezioarekin ibilbideko, tasak barne.
  • Norwegianek 13.020 plaza eskainiko ditu bi hiriren artean lehen urtean.

2017/12/27 - BASQUETOUR
FacebookTwitterLinkedin

Skytraxen esanetan bostgarren urtez “Europan low-cost onena” den Norwegianek gaur Bilbon, Loiuko aireportua Estokolmoko Arlandarekin lotuko duen ibilbide berria iragarri du.

Ibilbidea asteazkenero eta larunbatero eskainiko da maiatzren 2tik abuztuaren 29ra arte, eta hasteko, ibilbideko 34,14 euroko prezioa izango du, tasak barne. Hegaldiak, honezkero, salgai daude norwegian.com webgunean eta bidaia-agentzien bidez.

Gaur egun, Bilbok ez du lotura zuzenik Estokolmorekin. Egungo konbinazioek, Bartzelona, Madril, Paris edo Bruselako konexioekin, bost ordutik gorako bidaia ekartzen dute, kasurik onenean.

Thomas Ramdahl, Norwegianeko zuzendari komertzialaren esanetan, “operazioaren lehen urtean konpainiak 13.020 plaza eskainiko ditu Bilbo eta Estokolmoren artean. Pozik gaude ibilbide honekin Bilbon, garapenerako aukerak ematen jarraitzen duen merkatuan, gure presentzia haziko delako”.

Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia