Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

“Ignaziotar Lurraldea”, europar saria bikaintasunari

2017/12/18 - BASQUETOUR
FacebookTwitterLinkedin

“Ignaziotar Lurraldea” egitasmoa aukeratu du Estatu Idazkaritzak EDEN sarien irabazle izateko, hau da, Europar Batzordearen bikaintasuneko jomuga europarren saria. Deialdia “Kultur Turismoa” lelopean atera zen euren turismo-eskaintza begien bistako kultur ondaretan oinarritzen duten egitasmoak nabarmentzeko asmoarekin.
Debagoiena, Urola Erdia eta Urola Garaia eskualdeak, Gipuzkoako Foru Aldundiak lagunduta, “bere jasangarritasunagatik, babes soziala, teknikoa eta politikoagatik, eta lurraldean eta bertan sustraitutako ondarean oinarrituta dagoen proposamenaren jarraipenagatik nabarmentzen den” egitasmo bat aurkeztu zuten.
Errekonozimendu ekitaldia, estatu mailan, Fitur 2018 azokan izango da eta, beste estatu kidetako irabazleekin batera, sari banaketa martxoaren 22an izango da Bruselan.
 

Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia