Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

Eusko Jaurlaritzak IKT programarako prestakuntza ikastaroak eskaini dizkie turismo teknikariei

• Ikastaroak, birziklatzekoak eta hasierako formakuntzakoak, ezinbestekoak dira laguntza-kudeatzaile moduan Basquetourrek, 2018an, enpresentzako antolatuko duen Jardunbide Egokiak IKTen erabileran progaman parte hartu ahal izateko.

2017/12/15 - BASQUETOUR
FacebookTwitterLinkedin

Aste honetan ospatu dira turismo teknikariei zuzendutako prestakuntza eta birziklatze ikastaroak IKTen Erabileran Jardunbide Egokien Programan laguntza-kudeatzaile moduan parte hartu ahal izateko. Ikastaroa ezinbestekoa da bai aurretiaz programan parte hartu dutenentzako baita lehen aldiz egingo dutenentzako.
Birziklatze ikastaroen kasuan, formakuntza hilaren 11an 25 teknikariei eman zitzaien eta 5 puntutik 4,8rekin baloratu dute.
Era berean, hilaren 12tik eta hiru egunetan, hasierako formakuntza eskaini zaie teknikari berriei. Guztira 5 profesionalek parte hartu dute eta 5etik 4,6ko puntuazioa eman diote ikastaroari.
IKTen Jardunbide Egokien programa euskal turismo enpresei zuzendua dago Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKTen) erabilera hobetu dezaten sensibilizazioa eta laguntza integratuaren bidez.

 

Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia