Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

Euskal kostaldeko turismo mahai sektorialek 7. Jardunaldi bateratua ospatzen dute

  • Enpresa eta erakunde publiko eta pribatutako 60 ordezkaritik gora zehaztuko dute bihar Getxon, 2018rako Euskal Kostaldeko Ekintza Plana.

2017/12/13 - BASQUETOUR
FacebookTwitterLinkedin

Getxoko Igeretxe hotelak gaur euskal kostaldeko mahai sektorialetako VII jardunaldi bateratua hartzen du enpresa eta erakunde publiko eta pribatuetako 60 ordezkari baino gehiago bilduko dituena sektoreko gaietaz eztabaidatzeko eta 2018rako Euskal Kostaldeko Ekintza Plana zehazteko.

Urteroko mahai sektorialetako jardunaldi bateratua Euskal Kostaldeko Plan Gidatzailearen kudeaketa sistemaren barneko ekitaldirik garrantzitsuenetakoa da, aipatutako planaren garapenerako muin finkatua.

Topaketa Basquetourreko ordezkari tekniko baten hitzaldiarekin hasi da foroa kokatzeko eta datorren urterako plana aurkezteko eta, jarraian, euskal kostaldeko mahai sektorialetako bilerak egingo dira: museoena, arlo publikoarena, itsas-enpresena eta Surfing Euskadi produktu-klubarena.

Jardunaldia euskal kostaldeko turismo mahai teknikoaren bilerarekin bukatuko da, aipatutako mahaietako presidenteekin, erakundeetako ordezkariekin eta sektore-elkarteekin jardunaldia eta Euskal Kostaldeko 2018ko Planaren helburuak baloratzeko.
 

Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia