Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   ESKANDINAVIAKO MERKATUA

Eusko Jaurlaritza Eskandinaviako industria turistikoaren negozio-topaketa nagusian izango da

" "PATA Worldwide Workshop" gaur eta bihar ospatuko da Danimarkako Aarhus eta Kopenhage hirietan.

Danimarka da Eskandinaviako B2B bidaia-topaketa nagusia gaur eta bihar ospatuko den tokia eta bertan izango da Eusko Jaurlaritzaren Turismo saila, Basquetour-en bidez.

“PATA Worldwide Workshop” 16. urtez jarraian Aarhus eta Kopenhagen antolatuko da eta Danimarkako eta Suediako hegoaldeko industria turistikoaren aisialdia, MICE, handizkariak, turismo-eragileak eta negozio-bidaien agentzietako 200 erosle inguru bilduko ditu.

Basquetour-ek Euskadi ordezkartuz parte hartuko du Basque Destination DMC handizkariarekin batera eta, eskaintza orokorraz ezeze, gastronomia eta “The Basque Roue” touring-eko eskaintzari buruzko informazioa emango du.

Danimarkako merkatua 2011tik %100tik gora hazi da Euskadin eta 2018tik 10.120 sarrera eta 22.141 gaualdi (%10 eta %24ko hazkundeekin, hurrenenez hurren, 2017arekin alderatuta) zenbatu ziren euskal hoteletan. Honez gain, aurtengo lehen bederatzi hilabeteek hazkundearen joerarekin jarraitu dute, sarreratan %15 eta gauldietan %34ko igoerekin, iazko epe berdinarekin konparatuz.

Euskadik Danimarkarekin hegaldi zuzenak ez dituen arren, konexio onak daude Europako hiri nagusiekin. Eta udan, gainera, Miarritzetik hegaldi zuzenak daude.

Azaroa 2019

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30