Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   AZOKA

Euskadik bere turismo eskaintza munduko azoka profesionalik garrantzitsuenean aurkeztuko du

Berlineko ITB-ak gaur ireki ditu bere ateak hilaren 10era arte. Eusko Jaurlaritzaren Turismo sailak gune bat du Turespañaren stand-ean eta bertan, hogei bat euskal turismo-enpresek harreman komertzialak ezartzeko aukera izango dute.

Gaur hasi da Berlinen ITB, munduko turismo azoka profesionalik garrantzitsuena eta Euskadik 60 m2-ko tokia du Turespañaren stand-ean. Gune horretan, Eusko Jaurlaritzaren Turismo sailak, Turismo eta Merkataritza sailburu Isabel Muelak ordezkatuta, Euskadiren eskaintza orokorra, 3 hiriburuak eta 3 lurraldeetako eskaintzari buruzko informazioa erakutsiko du. Gainera, lan-gune bat ere egongo da hogei bat euskal enpresek harreman komertzialak ezarri ditzaten.

Azoka egunetan burutuko diren ekintzen artean, Basquetour-ek antolatutako “Basque Route”-en (Euskadin zeharko ibilbidea) aurkezpena, ostegun goizean Turespañaren stand-ean, azpimarratu behar da. Honez gain, aste buruan azoka kaleko jendearentzako zabalik egongo den egunetan, Euskadik Idiazabal gazta, gildak eta sagardo dastaketa gastronomikoa eskainiko du, “txotx” eta guzti. Izan ere, gastronomia eta ardoak dira bisitari alemaniarrek Euskadira etortzeko duten arrazoi nagusia, “Ibiltur Ocio 2016-2017” ikerketaren arabera.

Hiriak ezagutzea, touring-a (Euskadin barrena ibiltea) eta kultur eta ekitaldietako turismoa dira merkatu alemaniarra erakartzeko beste hiru arrazoi nagusiak. 2018an Euskadira 114.673 bisitari heldu ziran Alemaniatik, 2017an baino %7,5 gehiago. Merkatuaren eboluzio positiboa jarraitzen duten datuak dira; izan ere, merkatu honek 2011tik bere presentzia helmugan %62 igo baitu. Alemania, sarrera guztien %3,5ko kuotarekin euskal turismoarentzat nazioarteko laugarren merkatua da, Frantzia, Erresuma Batua eta Estatu Batuen ostean. Alemaniarrek nahiago dute Euskadi bisitatu maiatza eta iraila bitartean eta bi hilabete hauetan etortzen dira alemaniar gehien. Ipar Renania- Westfaliatik (%20), Hessetik (%15) eta Berlinetik (%13) etortzen dira, batez ere. Bisitari alemaniarrak Euskadin, bataz beste, 5,1 gau egiten ditu eta bataz besteko gastua, pertsonako eta eguneko, 100,2 eurokoa da. Etortzen diranen %81 pertsona helduak dira eta %75arentzat helmugara egiten duten lehen bisita da. Bisitatu gaituztenenek helmugaren balorazio oso ona egiten dute, %70ak oso positibotzat jotzen baitu eta %30ak nahiko positibotzat. Gainera, egon direnen %99ak Euskadi senitarteko eta lagunen artean gomendatuko luke.

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30