Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   MERKATU BRITANIARRA

Euskadik bere eskaintza turistikoa aurkeztuko du World Travel Market azokan

" "World Travel Market" azaroaren 4tik 6ra izango da eta nazioarteko bidaia-agentziak, turismoko profesionalak eta touroperadoreak bilduko ditu. " Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Sonia Pérez Ezquerra izango da euskal ordezkaritzaren buruan. " Azoka handi horretara 11 euskal enpresa bertaratuko dira 2011z geroztik % 80 hazi den merkatuak eragin dien interesak bultzatuta.

1 / 2
WTM 2018
WTM 2018

Londresko “World Travel Market” azokan izango da Euskadi; nazioarteko eremuko turismoarentzako elkarraldi nagusietako bat da eta azaroaren 4tik 6ra egingo da. Bertan izango dira nazioarteko turismo-agentziak, turismoko profesionalak eta touroperadoreak.

Euskadiren standak leku bat izango du euskal enpresek nazioarteko touroperadoreekin eta bidaia-agentziekin bilerak egiteko.

Bestalde, azaroaren 4an, "Art, Fashion & Design Greenspain" erakusketa aurkeztuko du Euskadik "España Verde-Green Spain" markaren bitartez, eta bertan nabarmenduko dira Slow Fashion mugimendua, ekonomia-eredu iraunkorrak eta Espainiako iparraldeko sormena eta tradizioak.

Turista britainiarraren profila

Euskadi gero eta helmuga erakargarriagoa bilakatzen ari da turista britainiarrentzat; Londrestik etorriak dira batik bat, baita Eskoziatik ere, neurri txikiagoan. Euskadira egiten duten bisita, funtsean, helburu hauekin izaten da: gastronomia, hiriak, helmuga osorik zeharkatzea, eta kultur ekitaldi eta erakargarritasunak.

Merkatu honetan, 2018an, aurreko urtearen aldean, % 10 gehitu ziren sarrerak Euskadira, eta % 12 ostatu-gauak; 130.029 sarrera baino gehiago, hurrenez hurren. Gainera, 2011z geroztik % 80 hazi da eta, beraz, lehentasunezko merkatu bat da helmugarentzat.

Azaroa 2019

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30