Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   EUSKAL KOSTALDEA: EKOTURISMO

Euskadi Estatuko ekoturismo azokarik garrantzitsuenean izango da

" MADbird Fair-en seigarren edizioa gaur hasi da eta asteburuan 40.000 bisitaritik gora hartuko ditu

MADbird Fair-ek bere seigarren edizioa betetzen du dagoeneko eta Euskadi Estatuko ekoturismoko azokarik garrantzitsuenetzat joten den honetan izango da asteburuan euskal kostaldeko ekoturismo eta turismo aktiboko eskaintza erakusteko. Eta Wildsea Europe sareak duen erakustokian egingo du, Basquetour ekoturismoaren eragileak eta jomugak lankidetzan diharduteko eta bisitariari Europako itsas eta turismo aktiboko ekoturismoaren eskaintzarik onena emateko biltzen dituen sare honen bazkide baita.

Erakustokian, Euskadiri buruzko informazioa ezeze, Kataluniako liburuxkak ere erakutsiko dira, Estatuan dagoen beste Wildsea jomuga baita. Honez gain, bihar, larunbata, txikientzako “Wildsea Europe-k itsasoa Madrilera ekarten du” izeneko tailerra antolatuko du itsas-espeziei buruz hitzegiteko.

Madrilgo bihotzean dagoen azokan 40.000 bisitaritik gora eta 200 erakusletik gora itxaroten dira.

Informazio gehiago: madbirdfair.es/

 

Urria 2019

AL AR AZ OG OR LR IG
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31