Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   SUSTAPEN ETA MERKATURATZE TURISTIKOA

Euskadi Berlineko ITBn izan da

10 euskal helmuga eta enpresa turstiko egon dira azoka profesional garrantzitsu honetan, martxoaren 5etik 7ra, Basquetourreko zuzendari Daniel Solana ere bertan izan zela.

Aurten, aipatzekoa da Lufthansa aire-konpainiaren grebaren eragina.

1 / 4
Basquetourreko zuzendaria Espainiako Gobernuko turismo-ordezkariekin eta enbaxadorearekin Berlinen
Basquetourreko zuzendaria Espainiako Gobernuko turismo-ordezkariekin eta enbaxadorearekin Berlinen

Berlineko ITB, munduko azoka turistiko profesional garrantzitsuena, atzo bukatu zen eta Basquetourrek beste urte batez parte hartu zuen, beste hamar bat euskal helmuga (hiru hiriburuak eta Arabako Errioxa) eta enpresa turistikorekin batera.

 

58. edizio honetako lehen egunean, martxoaren 5ean, Euskadiko standean, Basquetourreko zuzendari Daniel Solana euskal helmuga eta enpresetako ordezkariez gain, Industria eta Turismoko ministro espainiarra, Jordi Hereu; Espainiako Turismorako Estatu-idazkari Rosana Morillorekin; Turespañako zuzendari Miguel Sanzekin eta Espainiako enbaxadore Berlinen Pascual Ignacio Navarrorekin bildu zen.

 

Baina aurtengo azokaren gauzarik aipagarriena Lufthansaren grebaren eragina da, batez ere azken egunean, atzokoa, profesional gutxirekin.

 

Dena den, azokaren garrantzia azpimarratzekoa da, Alemaniako merkatuaren datuei erreparatuz gero. 2023an Euskadin izan zuen presentzia nabari igo zen, serie historiko guztiaren zifrarik altuenak lortuz. Urtea 153.117 sarrerakin bukatu zen, hau da, 2022an baino %24 gehiago, eta gaualdiek ere gora egin zuten, %25, 329.438ra iritsiz. Horrela, merkatu honen pisua urteko sarrera guztietan %3,8koa izan zen eta 7. dago Euskadiren merkatu igorle guztien sailkapenean.

 

Urtaroari erreparatuz gero, Basquetourreko IBILTUR 2023 ikerketaren arabera, merkatu hau, batez ere, udaberrian etortzen da, gehien bat maiatzean eta ekainean. Iraila ere azpimargarria da, merkatu honek gehien eskatzen duen hilabetea. Bestalde, Euskadin egiten duten batez besteko egonaldia 5,8 egunetakoa da, hau da, batez bestekoa (4,1 egun) baino luzeagoa. Eta pertsona eta eguneko batez besteko gastua 89,7 eurokoa da, batez bestekoa (102,8 euro) baino txikiagoa.

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31