Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   AZOKA

Euskadi Austriako azokarik garrantzitsuenera doa

Aire-konexioen hazkundeak oso interesgarri egiten du merkatu hau euskal turismoarentzako.

Bigarren urtez jarraian, Eusko Jaurlaritzaren Turismo saila Ferien Messe Viena, Austriako azokarik garrantzitsuenera doa. Kaleko publikoari zuzendua, azoka gaur hasi da eta ateak zabalik izango ditu 13ra arte.

Euskadi hitzordu honetara Turespañaren standaren barruan turismo informazioko erakustoki batekin eta aurten, bereziki, oso interesagarria da azoka hau Austriako hiriburua eta Bilbo arteko aire-konexio zuzenen hazkundea dela-eta.

Apirilaren 14an hasita, VOLOTEAk astero bi konexio eskainiko ditu (neguan etenaldi bat egiten duten), astelehen eta ostegunetan, eta LEVELek, une honetan astero bi hegaldi baditu ere, astelehen eta ostiraletan, ziur asko bere frekuentzia hiru konexiotara igoko ditu. Merkatu austriarra hazi egin da Euskadin %89,7 2011 eta 2017 urteen artean.

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31