Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   SUSTAPEN ETA MERKATURATZE TURISTIKOA

Euskadi, 2024ko premium helmuga, CEAVen sustapen eta merkaturatze-jardunaldietan

Basquetourrek beste urte batez, Confederación Española de Agencias de Viaje elkartearekin akordio bat sinatu du, besteak beste, Estatuko toki ezberdinetan 9 workshopean izateko, urtean zehar, eta horietan parte hartzen duten bidaia-agentziei Euskadiren sustapen-materiala banatzeko.

1 / 4

Aurten Euskadi premium helmuga izango da urtero, Confederación Española de Agencias de Viaje (CEAV) delakoak antolatzen dituen sustapen-eta merkaturatze-jardunaldietan, Basquetour eta elkarte honen arteko akordioaren berrieztapenari esker, aurten beste puntu berri onartzen dituena.

 

Horrela, bi erakundeek onartu dute, Euskadi premium helmuga izateaz gain, Basquetour 9 workshopetan izango dela, urtean zehar, Estatuko toki ezberdinetan eta bertako bidaia-agentziekin. Hauetan,  euskal eskaintzaren sustapen-materiala eta Grand Tour produktuaren sustapen-bideoa eskainiko da. Honez gain, euskal turismoaren bi produkturi buruzko 2 webinar ospatuko dira: bat, apirilaren 11an, Grand Tourri buruzkoa (Euskadin barrena etapa ezberdinetan eta egunetan zehar ibiltzea) eta bestea, urriaren 3an, familia-turismoari buruzkoa. Komunikazio-ekintzak ere egingo dira, esaterako, newsletterrak bidaltzea eta insertzioak “CEAV Mundo digital” aldizkarian. Azkenik, Euskadik ekainean, elkartearen zuzendaritza-batzordea hartuko du eta batzordeko kideek eurentzat beren-beregi prestatutako ezagutza-bidaia baten parte hartuko dute.

 

Basquetourrentzat akordioaren helburua Estatuan Euskadiren irudia suspertzea eta helmuga eta bidaia-agentzien arteko harremana finaktzea da. Izan ere, agentziak ezinbestekoak dira turismoaren balio-katean.

 

CEAVek bidaia-eragilekin urtean zehar eta aurrez-aurre antolatuko dituen helmuga eta produktu anitzeko workshopei dagokienez, lehenengoa atzo arratsaldeko azken orduan ospatuko zen Bilboko Domine Hotelean eta Euskadi, Basquetourren bidez, anfitrioia izan zen.

 

Lan-jardunaldi honetan erakusle gisa airelineak, lurreko garraio eta bidaia-laguntza ematen duten enpresek, hotelak, turoperadoreek, zerbitzu turistikoetako enpresak eta Estatu mailako eta nazioarteko helmuga ezberdinak parte hartu zuten.

 

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31