Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   TURISMO JOMUGA ADIMENTSUA

Donostia, turismo jomuga adimentsua

Iragan otsailaren 27an hartu zuen ziurtagiria beste bederatzi jomugarekin batera, Madrilen, “Destinos Turísticos Inteligentes” sarearen gobernu-organoen eraketarako ekitaldian.

Iragan 27an Donostiak turismo-jomuga adimentsuaren ziurtagiria hartu zuen turismo Estatu idazkari Isabel Oliverren eskutik, Reyes Maroto Industria, Merkataritza eta Turismo ministroak itxitako “Destinos Turísticos Inteligentes” sarearen gobernu-organoen eraketarako ekitaldian.

Ernesto Gasco hiriburu donostiarreko Turismo zinegotziak eta Manu Álvarez, San Sebastián Turismo-ko zuzendariak hartu zuten ziurtagiria Euskadiko Turismo sailburuorde Isabel Muela eta Basquetourreko zuzendari Harkaitz Millán ere bertan izan zirelarik. Donostiarekin batera beste bederatzi jomugek ere jaso zuten egiaztagiria: Aronak, Avilesek, Benidormek, Canal de Castillak, El Ejidok, Leonek, Monfragüek, Puerto de la Cruzek eta Torroxek, SEGITTUR-ek DTI metodologiaren gobernantza, berrikuntza, teknologia, jasangarritasun eta irisgarritasun ardatzetan eskatzen dituen baldintzen betetze-maila aztertu duen diagnosi-txostena egin ondoren.

Ministroak Sarea errealitate bihurtzen lagundu duten jomugen, erakundeen eta enpresa laguntzaileen babesa eskertu zuen. Marotok DTI Sareak turismo-garapenerako eredu berriei buruzko hausnarketarako balio duela adierazi zuen, “Gobernu honetako politika-ajendaren erdian ezarri dugun sektorea eta gure ekonomian estrategikoa izaten jarraitu behar duena, hain zuzen ere”. Bere aldetik, Isabel Oliverrek sarea “jomugek ezeze, sektoreko eta industria teknologikoaren ordezkarien laguntzak ere osatzen dutela azpimarratu zuen eta honek jomugen eraldaketa digitalerako giltzarri diren teknologiak identifikatzen lagunduko digu”.

Sareko batzorde exekutiboaren presidentzia Turismo Estatu idazkariaren esku geratu da eta hiru presidenteordetza izango ditu: SEGITTUR-eko presidenteak hartu duen antolaketa arlokoa, eta bi instituzionalak FEMP (Federación Española de Municipios y Provincias)-ek eta Red.es (areagotze digitalerako Estatu Idazkaritzaren menpe dagoen enpresa-erakunde Publikoa) delakoak ordezkatuta. Gainera, zortzi bokal ere izango ditu zortzi jomugari dagozkienak (Benidorm, Calviá, Donostia, Pontevedra, Arona, Palencia, Avilés eta San Bartolomé de Tirajana). 70 jomugek osotzen duten DTI sarean erakundeak ere sartu dira bazkide moduan: FEMP, Red.es, Asociación Española de Normalización, UNE, Confederación Española de Hoteles (CEHAT), Instituto para la Calidad Turística Española (ICTE) erakundeak eta AMETIC eta CONECTIC elkarteak, hain zuzen ere.

Gobernu-organoen osaketaren aurretik 2019rako lan-plangintza aurkeztu zen eta honetan, SEGITTUR eta Red.es-en arteko DTI jomugen koordinazioaren bultzada azpimarratu behar da.

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30